Testu-dokumentuetan kalkulatzea

Kalkuluak zuzenean testu-dokumentuan edo testu-taulan txerta ditzakezu.

  1. Egin klik kalkulua txertatu nahi duzun dokumentuan eta sakatu F2. Taula-gelaxka batean bazaude, idatzi berdin ikurra =.

  2. Idatzi txertatu nahi duzu kalkulua, adibidez =10000/12, eta sakatu ⏎.

'Formula' barrako Formula ikonoa ere sakatu daiteke, eta ondoren zure formularako funtzio bat hautatu.

note

Writer testu-taulan gelaxkei erreferentzia egiteko, jarri gelaxka-helbidea edo gelaxka-barrutia angelu-parentesien artean. Adibidez, A1 gelaxkari beste gelaxka batetik erreferentzia egiteko, sartu =<A1> gelaxkan.


Berdin (=) ikurrarekin hasten diren gelaxka-sarrerak

Taulako gelaxka-sarrera bat = ikurrarekin has dadin nahi baduzu, lehenengo sartu zuriune bat, ondoren = ikurra eta, amaitzeko, ezabatu zuriunea.

Emaguzu laguntza!