Atzeko planoaren koloreak edo atzeko planoko grafikoak definitzea

Atzeko planoaren kolorea defini dezakezu edo irudi bat atzeko plano gisa erabil dezakezu LibreOffice Writerreko zenbait objektutan.

Testu-karaktereei atzeko planoa aplikatzeko

  1. Hautatu karaktereak.

  2. Aukeratu Formatua - Karakterea.

  3. Egin klik Nabarmentzea fitxan eta hautatu atzeko planoaren kolorea.

Paragrafo bati atzeko planoa aplikatzeko

  1. Ipini kurtsorea paragrafoan edo hautatu hainbat paragrafo.

  2. Aukeratu Formatua - Paragrafoa.

  3. Area fitxa-orrian, aukeratu atzeko planoaren kolorea edo atzeko planorako grafiko bat.

Iradokizun-ikonoa

Atzeko planoko objektu bat hautatzeko, mantendu sakatuta tekla eta egin klik objektuan. Bestela, erabili nabigatzailea objektua hautatzeko.


Taula osoari edo zati bati atzeko planoa aplikatzeko

  1. Ipini kurtsorea testu-dokumentuko taulan.

  2. Aukeratu Taula - Propietateak.

  3. Atzeko planoa fitxa-orrian, hautatu atzeko planoaren kolorea edo irudia.

  4. Honetarako koadroan, aukeratu kolorea edo irudia uneko gelaxkari, uneko errenkadari edo taula osoari aplikatu behar zaion. Elkarrizketa-koadroa ireki aurretik zenbait gelaxka edo errenkada hautatzen badituzu, aldaketa hautapenari aplikatuko zaio.

Iradokizun-ikonoa

Halaber, ikono bat erabil dezakezu taulako zati batzuei atzeko planoa aplikatzeko.


Iradokizun-ikonoa

Gelaxkei atzeko planoaren kolorea aplikatzeko, hautatu gelaxkak eta erabili Taula tresna-barrako Taula-gelaxkaren atzeko planoaren kolorea botoiaren goitibeherakoa.


Iradokizun-ikonoa

Gelaxka bateko testu-paragrafo bati atzeko planoaren kolorea aplikatzeko, kokatu kurtsorea testu-paragrafoan eta erabili Formatua tresna-barrako Atzeko planoaren kolorea goitibeherako botoia.


Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!