Zenbakitutako edo buletdun zerrendak sortzea idaztean

LibreOffice aplikazioak automatikoki aplikatzen ditu zenbakitzea edo buletak idaztean.

Zenbakitze edo bulet automatikoa gaitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak, egin klik Aukerak fitxan, eta hautatu "Buletdun eta zenbakitutako zerrendak".

  2. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa, eta ziurtatu Idaztean hautatuta dagoela.

tip

The automatic numbering option is applied only to paragraphs formatted with “Default Paragraph Style”, “Body Text”, or “Body Text, Indented” paragraph style.


Zenbakitutako edo buletdun zerrendak idaztean sortzeko

  1. Idatzi 1., i. edo I. zenbakitutako zerrenda hasteko. Idatzi * edo - buletdun zerrenda hasteko. Zenbakiaren ondoren, puntuaren ordez eskuineko parentesia idatz dezakezu, adibidez, 1) edo i).

  2. Sartu zuriunea, idatzi testua eta sakatu Sartu. Paragrafo berriak hurrengo zenbakia edo buleta jasotzen du automatikoki.

  3. Sakatu berriro Sartu zerrenda amaitzeko.

Ohar-ikonoa

Zenbakitutako zerrenda nahi duzun zenbakiarekin has dezakezu.


Zerrenda-paragrafo baten zerrenda-maila aldatzea

Emaguzu laguntza!