Objektuak kokatzea

Objektuak, esaterako irudiak edo markoak, beste elementu bati erantsitako aingura batekin kokatzen dira dokumentuan.

Aingurak objektu baten erreferentzia-puntua zehazten du. Erreferentzia-puntua objektua kokatuta dagoen orrialdea edo markoa izan daiteke, edo paragrafo bat edo karaktere bat. Objektuek beti dute aingura.

Dokumentua editatzen den heinean, aingurak elementuekin mugitzen dira, elementuei lotuta badaude. Objektu batek bere aingurak zehatutako erreferentzia-puntuarekiko duen kokagunea mantentzen du, eta erreferentzia-puntua lekuz aldatzen bada, objektua ere mugitzen da.

Honako ainguratze-aukerak daude erabilgarri:

Ainguratzea

Efektua

Karaktere gisa

Hautatutako objektua karaktere gisa ainguratzen du uneko testuan. Hautatutako elementuaren altuera uneko letra-tamaina baino handiagoa bada, objektua duen lerroaren altuera handitu egingo da.

Irudi bat HTML orrian zentratzeko, txertatu irudia, ainguratu "karaktere gisa", eta zentratu paragrafoa.

Karakterera

Hautatutako objektua ainguradun karakterea duen paragrafoan ainguratzen du. Objektuaren erreferentzia-puntua karakterea duen paragrafoaren hasiera izango da.

Adibidez, paragrafoa ainguraren aurretik dagoen puntu batean zatitzen bada, erreferentzia-puntua paragrafo berriaren hasierara aldatuko da eta objektua puntu horren arabera mugituko da. Paragrafo bat eta aurretik dagoena elkartzen badira, erreferentzia-puntua paragrafo konbinatuaren hasierara aldatuko da eta objektua puntu horrekiko mugituko da.

Paragrafora

Hautatutako objektua uneko paragrafoan ainguratzen du.

Orrialde honetara

Hautatutako objektua uneko orrialdean ainguratzen du.

Markoan

Hautatutako objektua inguruko markoan ainguratzen du.


note

Objektuak bere aingura kokatuta dagoen orrialdean soilik kokatu daitezke.


Aingura bat lekuz aldatzea

Forma, testu-koadro, OLE objektu, irudi edo marko bat txertatzen denean dokumentu batean, aingura-ikono bat agertzen da objektua ainguratu den tokian. Aingura hori lekuz aldatu daiteke edo, gainerako objektuen murrizketak kontuan hartuta, objektua ainguraren erreferentzia-puntuarekiko kokatu. Horretarako, arrastatu objektua.

Aingura bat aldatzea

Objektu baten aingura-aukerak aldatzeko, egin eskuineko klik objektuan eta aukeratu Aingura azpimenuko aukeretako bat.

Emaguzu laguntza!