Dokumentuen sailkapena

Dokumentuen sailkapena eta segurtasuna auzi garrantzitsua dira enpresentzat zein erakundeentzat.

Erabiltzaileek eta erakundeek informazioa trukatzen dute, enpresa-xede bat erdiesteko asmoz. Informazio konfidentziala tartean dagoenean, aldeek adostu behar dute zein informazio den konfidentziala eta nola identifikatu eta erabili behar den informazio hori. Baliabide baten jasotzaileak informazioaren hornitzaileak emandako eta adostutako prozedurak jarraitu behar ditu informazioaren konfidentzialtasuna identifikatzeko.

LibreOffice aplikazioak bitarteko estandarizatuak eskaintzen ditu babestu beharreko informazioa modu egokian emateko, eta hainbat eragileren artean erabili daiteke sistema elkarrerabilgarriak inplementatzen badira. "Eremu" estandarren multzo bat eskaintzen du, babestu beharreko informazioa gordetzeko. Ez du definitzen nolakoak izan behar duten "eremu" horiek. Metodo honek orain arte zegoen alternatiba bakarra hobetzen du; izan ere, orain arte hornitzaileak ausazko bitartekoak erabiltzen zituen babesa adierazteko, eta metodo horiek agian ez ziren erabilgarriak hartzailearentzat.

Estandarra edozein domeinu edo jardueratan aplikagarria izan dadin garatu bada ere, LibreOffice aplikazioak industria aeroespazialaren eta militarraren nomenklatura eta kategoriak beretzat gorde ditu, babesa markatzea segurtasun nazionalaren, esportazio-kontrolaren eta jabetza intelektualaren politiketatik baitator.

LibreOffice aplikazioak TSCP (Transglobal Secure Collaboration Participation, Inc.) erakundearen eskutik sortutako estandar irekiak inplementatu ditu, hornitzaileekiko loturarik ez dutenak. Horietako bi interesgarriak dira:

BAF kategoriak

LibreOffice aplikazioaren BAF kategoriak lehenetsiak behean zerrendatutakoak dira.

Iradokizun-ikonoa

'Jabetza intelektuala' kategoriak soilik aldatuko du ur-marka bat, goiburukoak eta orri-oinean eremuak eta dokumentu-arearen goialdean informazio-barra bat duen dokumentuaren diseinua. Dokumentuan txertatutako elementuak sailkapen-konfigurazioko fitxategiaren bidez kontrolatzen dira.


Jabetza intelektuala

"Jabetza intelektuala" termino orokor bat da dokumentuko edukien izaera adierazteko. Hautatu kategoria hau xede orokorreko dokumentuak sailkatzeko.

Segurtasun nazionala

Dokumentu honen segurtasun nazionalaren gida-lerroen kategoria hautatzen du. Hautatutako kategoria dokumentuarekin gordeko da, BAILS metadatu moduan, fitxategiaren propietateetan, eta ez da aldaketarik egingo dokumentuaren diseinuan edo erabiltzaile-interfazean.

Esportazio-kontrola

Dokumentu honen esportazio-kontrolaren politikaren kategoria hautatzen du. Hautatutako kategoria dokumentuarekin gordeko da, BAILS metadatu moduan, fitxategiaren propietateetan, eta ez da aldaketarik egingo dokumentuaren diseinuan edo erabiltzaile-interfazean.

Abisu-ikonoa

Begiratu zure enpresaren datu-segurtasuneko politika eta kontsultatu informazio-segurtasuneko teknikariekin, dokumentua nola sailkatu behar den jakiteko.


Sailkapen-maila lehenetsiak

LibreOffice aplikazioak behean erakusten diren dokumentu-sailkapenerako maila lehenetsiak (BAILS) eskaintzen ditu, negozioei dagokienez duten sentikortasun-mailaren arabera ordenatuak:

Sailkapen-mailak pertsonalitzatzea

LibreOffice zure negozioaren sailkapen-mailekin bat egin dezan pertsonalizatu daiteke. Mailen kopurua eta izena pertsonalizatzeko, kopiatu example.xml fitxategia, - LibreOffice - Bide-izenak - Sailkapena atalean dagoena, fitxategi lokal batera, eta ondoren, editatu bere edukiak.

Iradokizun-ikonoa

Erabili LibreOffice aplikazioaren hizkuntza izenean duen fitxategia adibide gisa.


Gorde fitxategia eta egin beharrezkoak diren aldaketak sailkapeneko bide-izenean (goian), fitxategia atzitzeko.

Iradokizun-ikonoa

Zure sistema-administratzaileak sareko karpeta batean utzi dezake fitxategia, erabiltzaile guztiek sailkapen-ezarpenen fitxategia atzitu ahal dezaten.


Sailkapen-maila desberdina duten dokumentuen artean edukiak itsastzea.

Segurtasun-politikan haustura gerta dadin eragozteko, ez da onartzen sailkapen-maila altuko edukiak sailkapen-maila baxuagoa duten dokumentuetan itsastea. LibreOffice aplikazioak abisu-mezua bistaratuko du arbeleko edukiak helburuko dokumentuak baino segurtasun-sailkapen altuagoa duela antzematen badu.

Sailkapena barra

Sailkapena barran dokumentuen tratamendu segurua ahalegintzen duten tresnak daude.

Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice(e)k eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Joan Ikusi - Tresna-barrak menura eta hautatu Sailkapena


Emaguzu laguntza!