Gehitu zerrendari

Sartu hautatutako paragrafoak, zerrenda bateko elementu izan zein ez, zerrenda bateko atal gisa.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Zerrendak - Gehitu zerrendari.

Egin eskuineko klik paragrafo batean eta aukeratu Zerrenda - Gehitu zerrendari.

Buletak eta zenbakitzea barran, egin klik Gehitu zerrendari ikonoan.

Gehitu zerrendari ikonoa

Gehitu zerrendari


Zerrendaren etiketak eta koskak aplikatzen zaizkie hautatutako paragrafoei. Paragrafoek dokumentuan duten kokagunea ez da aldatzen.

Gehitu elkarren ondoko sarrerak justu aurretik datorren zerrenda bati

  1. Hautatu elkarren ondoko zerrenda-sarrera bat edo gehiago, lehen sarreratik hasita, justu aurretik dagoen zerrendari gehitzeko.

  2. Egin eskuineko klik nabarmendutako hautapenaren edozein tokitan eta aukeratu Zerrenda - Gehitu zerrendari.

tip

Erabili prozedura hau bi zerrenda konbinatzeko.


Gehitu hautatutako paragrafoak zerrendari

  1. Hautatu zerrenda bati gehitu zaizkion paragrafoak, berdin dio zerrenda batean dauden ala ez.

    Hautapen anizkoitzetarako, sakatu eta eutsi Ctrl teklari lehen hautapenaren ondoren. Paragrafo bakoitzean karaktere bat hautatzea aski da gehitua izan dadin. Ctrl tekla askatu egin daiteke hautapenak galdu gabe, baina berriro sakatu behar da dokumentuan klik egiten bada, hautapenari eusteko.

  2. Sakatu eta eutsi Ctrl teklari, hautatu gutxienez karaktere bat zerrendan eta askatu Ctrl tekla.

  3. Egin honako ekintzetako bat:

note

Prozedura honek ordenatu gabeko zein ordenatutako zerrendatan funtzionatzen du.


Emaguzu laguntza!