Txertatu
Egin klik ikonoaren ondoko gezian grafikoak, taulak, dokumentuak eta karaktere bereziak txertatzeko hainbat funtzio dituen tresna-barra irekitzeko.
Funtzio hauek hauta ditzakezu:
Markoa marrazten du dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Egin klik ikonoaren ondoko gezian markorako zutabe kopurua hautatzeko.
Irudi bat txertatzen du uneko dokumentuan orrialde-egokitze optimoa jarraituta eta marran zentratutauneko gelaxka-kokapeneanorrialdean edo diapositiban zentratuta.
Taula bat txertatzen du dokumentuan. Horren ordez, gezian klik egin, taulan sartu beharreko errenkada eta zutabe kopurua hautatzeko arrastatu eta azken gelaxkan klik egin dezakezu.
Beste dokumentu bateko edukiak uneko dokumentuan, kurtsorearen kokagunean, txertatzen ditu.
Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.
Kurtsorea dagoen lekuan testu-sekzioa txertatzen du. Horren ordez, testu-bloke bat hautatu eta komando h aukera dezakezu sekzioa sortzeko. Sekzioak erabil ditzakezu, adibidez, beste dokumentu batzuetako testu-blokeak txertatzeko, zutabe-diseinu pertsonalizatuak aplikatzeko edo testu-blokeak babesteko edo ezkutatzeko baldintza bat betetzen bada.
Laster-marka bat txertatzen du kurtsorearen kokalekuan. Ondoren, nabigatzailea erabili daiteke markatutako kokalekura jauzi egiteko. HTML dokumentu batean, laster-markak aingura bihurtzen dira, hiperesteketatik haietara jauzi egin ahal izateko.