LibreOffice 7.5 laguntza
Uneko ordua eremu gisa txertatzen du. Ordua sistema eragileko sistema-ezarpenetik zuzenean hartzen da. Ordu-formatu finkoa aplikatzen da, eta hori ezin da F9 funtzio-tekla erabiliz eguneratu.
Beste ordu-formatu bat emateko edo uneko ordua egokitzeko, hautatu Txertatu - Eremuak - Beste bat eta egin nahi dituzun aldaketak Eremuak elkarrizketa-koadroan. Horrez gain, txertatutako ordu-eremuaren formatua nahi duzunean alda dezakezu. Horretarako, aukeratu Editatu - Eremuak.