Formula

Azpimenu bat irekitzen du, eta horren bidez formula bat txerta dezakezu taulako gelaxka batean. Kokatu kurtsorea taulako gelaxka batean edo dokumentuan emaitza agertzea nahi duzun lekuan. Egin klik Formula ikonoan eta aukeratu nahi duzun formula azpimenuan.

Formaula sarrera-lerroan agertuko da. Taulako gelaxka-barrutia zehazteko, hautatu nahi dituzun gelaxkak saguaren bidez. Dagozkien gelaxka-erreferentziak sarrera-lerroan ere agertzen dira. Sartu beharrezko parametro osagarriak eta egin klik Aplikatu botoian sarrera berresteko. Formula zuzenean ere sar dezakezu sintaxia egokia ezagutzen baduzu. Hori beharrezkoa da, adibidez, Txertatu eremuak eta Editatu eremuak elkarrizketa-koadroetan.

Komando hau erabiltzeko...

Joan Taula - Editatu formula aukerara.

'Taula' tresna-barran, sakatu Txertatu edo editatu formula ikonoa.

Testu-dokumentu batean, sakatu F2.

'Formula' ikonoa 'Taula' tresna-barran

Formula


Formula-aukeren laburpena

Oinarrizko kalkulu-funtzioak

Eragiketa

Izena

Adibidea

Batuketa

+

Batura kalkulatzen du.

Adibidea: <A1> + 8

Kenketa

-

Diferentzia kalkulatzen du.

Adibidea: 10 - <B5>

Biderketa

MUL edo *

Biderkadura kalkulatzen du.

Adibidea: 7 MUL 9 funtzioak 63 erakusten du

Zatiketa

DIV edo /

Zatidura kalkulatzen du.

Adibidea: 100 DIV 15 funtzioak 6,67 erakusten du


Azpimenuko oinarrizko funtzioak

Funtzioa

Izena

Adibidea

Batuketa

SUM

Hautatutako gelaxken batuketa kalkulatzen du.

Adibidea: SUM <A2:C2> funtzioak A2 eta C2 arteko gelaxketako balioen batura bistaratzen du

Biribildu

ROUND

Zenbaki bat biribiltzen du zehaztutako dezimal kopurua erabilita.

Adibidea: 15,678 ROUND 2 funtzioak 15,68 bistaratzen du

Ehunekoa

PHD

Ehunekoa kalkulatzen du.

Adibidea: 10 + 15 PHD formulak 10,15 bistaratzen du

Erro karratua

SQRT

Erro karratua kalkulatzen du.

Adibidea: SQRT 25 funtzioak 5 erakusten du

Potentzia

POW

Zenbaki baten berretura kalkulatzen du.

Adibidea: 2 POW 8 funtzioak 256 erakusten du


Eragileak

Eragile bat baino gehiago txertatu daiteke formulan. Aukeratu honako funtzioen artean:

Eragilea

Izena

Adibidea

Zerrenda-bereizlea

|

Zerrenda bateko elementuak bereizten ditu.

Zerrendaren adibidea:

MIN 10|20|50|<C6>|<A2:B6>|20

berdin

EQ edo ==

Hautatutako balioak berdinak diren egiaztatzen du. Berdinak ez badira, emaitza zero izango da, bestela 1 (true) agertuko da.

Adibidea: <A1> EQ 2 funtzioak 1 erakusten du, A1 gelaxkaren edukia 2 bada

Desberdin

NEQ edo !=

Hautatutako balioen arteko desberdintza probatzen du.

Adibidea: <A1> NEQ 2 funtzioak 0 (okerra) erakusten du, A1 gelaxkaren edukia 2 bada

Txikiago edo berdin

LEQ

Zehaztutako balioa baino txikiagoak edo berdinak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> LEQ 2 funtzioak 1 (egia) bistaratzen du A1 gelaxkaren edukia 2 balioaren berdina edo hura baino txikiagoa bada

Handiago edo berdin

GEQ

Zehaztutako balioa baino handiagoak edo berdinak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> GEQ 2 funtzioak 1 (egia) bistaratzen du A1 gelaxkaren balioa 2 balioaren berdina edo hura baino handiagoa bada

Gutxiago

L

Zehaztutako balioa baino txikiagoak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> L 2 funtzioak 1 (egia) bistaratzen du A1 gelaxkaren edukia 2 baino txikiagoa bada

Handiago

G

Zehaztutako balioa baino handiagoak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> G 2 funtzioak 1 (egia) bistaratzen du A1 gelaxkaren edukia 2 baino handiagoa bada

Edo boolearra

OR

OR boolearrarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: 0 OR 0 formulak 0 (faltsua) bistaratzen du, gainerako guztiak 1 (egiazkoa) bistaratzen du

Edo boolear esklusiboa

XOR

OR boolear esklusiboarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: 1 XOR 0 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du

Eta boolearra

AND

AND boolearrarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: 1 AND 2 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du

EZ boolearra

NOT

NOT boolearrarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: NOT 1 (egiazkoa) formulak 0 (faltsua) bistaratzen du


Funtzio estatistikoak

Honako funtzio estatistikoen artean aukeratu daiteke:

Funtzioa

Izena

Adibidea

Batezbestekoa

MEAN

Balioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen du barruti edo zerrenda batean.

Adibidea: MEAN 10|30|20 formulak 20 bistaratzen du

Balio minimoa

MIN

Balio minimoa kalkulatzen du barruti edo zerrenda batean.

Adibidea: MIN 10|30|20 formulak 10 bistaratzen du

Balio maximoa

MAX

Balio maximoa kalkulatzen du barruti edo zerrenda batean.

Adibidea: MAX 10|30|20 funtzioak 30 bistaratzen du

Biderketa

PRODUCT

Hautatutako gelaxken biderketa kalkulatzen du.

Adibidea: PRODUCT <A2:C2> funtzioak A2 eta C2 arteko gelaxketako balioen biderketa bistaratzen du

Zenbaketa

COUNT

Hutsik ez dauden gelaxken kopurua zenbatzen du.

Adibidea: COUNT <A2:C2> funtzioak A2 eta C2 artean hutsik ez dauden gelaxken kopurua bistaratzen du


Funtzioak

Honako funtzioak hautatu daitezke:

Funtzioa

Izena

Adibidea

Sinua

SIN

Sinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: SIN (PI/2) funtzioak 1 bistaratzen du

Kosinua

COS

Kosinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: COS 1 funtzioak 0,54 bistaratzen du

Tangentea

TAN

Tangentea kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: TAN <A1>

Arku sinua

ASIN

Arku sinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: ASIN 1

Arku kosinua

ACOS

Arku kosinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: ACOS 1

Arku tangentea

ATAN

Arku tangentea kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: ATAN 1

Balio absolutua

ABS

Zenbakiaren balio absolutua itzultzen du.

Adibidea: ABS -34 funtzioak 34 balioa itzultzen du

Ikurra

SIGN

Zenbakiaren ikur algebraikoa itzultzen du.

Adibidea: SIGN -23 funtzioak -1 itzultzen du


Dokumentu-propietateen aldagaiak

Ondorengo dokumentu-propietateak Fitxategia - Propietateak - Estatistikak aukeran ere aurki ditzakezu.

Izena

Deskribapena

CHAR

Dokumentuko karaktere kopurua

WORD

Dokumentuko hitz kopurua

PARA

Dokumentuko paragrafo kopurua

GRAPH

Dokumentuko grafiko kopurua

TABLES

Dokumentuko taula kopurua

OLE

Dokumentuko OLE objektuen kopurua

PAGE

Dokumentuko orrialde kopurua guztira


Definitutako beste balio batzuk

Deskribapena

Izena

Balioa

PI

PI

3.1415...

Euler-en konstantea

E

2.71828...

Egiazkoa

TRUE

ez da 0

Faltsua

FALSE

0


Emaguzu laguntza!