LibreOffice 24.8 laguntza
Dokumentu aktiboari buruzko informazioa bistaratzen du.
Kurtsore sekzio izendun batean dagoenean, izen hori agertuko da. Kurtsorea taula batean dagoenean, taula-gelaxkaren izena agertuko da. Objektuaren tamaina ere erakusten da markoak edo marrazkiak editatzean.
Kurtsorea testuaren barruan dagoenean, egin klik bikoitza eremu honetan Eremuak elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Elkarrizketa-koadro horretan, kurtsorea une honetan dagoen kokalekuan txertatzeko eremua zehatz dezakezu. Kurtsorea taulan dagoenean, egin klik bikoitza eremu honetan eta Taularen formatua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Hautatutako objektuaren arabera, elkarrizketa-koadroa elementu hauek editatzeko ireki dezakezu: sekzioak, objektu grafikoak, markoak, OLE objektuak, zuzeneko zenbakitzea edo marrazkien kokalekua eta tamaina.