Orrialde-zenbakia

Uneko orrialde-zenbakia eremu honetan edo egoera-barran bistaratuko da. Klik batek 'Joan orrialdera' irekitzen du, dokumentuan zehar nabigatu ahal izateko. Eskuineko klik batekin, dokumentuko laster-marka guztiak erakusten dira. Egin klik laster-marka batean testu-kurtsorea laster-markaren kokalekura eramateko.

Bistaratutako orrialdea (x) eta guztizko orrialde kopurua (y) honela erakutsiko dira: x/y orrialdea. Dokumentua saguarekin korritzen baduzu, orrialde-zenbakia saguaren botoia askatutakoan bistaratuko da. Eskuineko korritze-barraren bidez korritzean, orrialde-zenbakiak laguntza-iradokizun gisa bistaratuko dira. Egoera-barraren eta korritze-barraren orrialde-zenbakiaren formatua berdina da.

Nabigatzailea aktibatzeko edo desaktibatzeko, egin klik bikoitza Orrialde-zenbakia eremuan.

Orrialde jakin batera joateko, idatzi orrialde-zenbakia nabigatzaileko Orrialdea biratze-botoian eta sakatu Sartu.

Ohar-ikonoa

⇧++F5 laster-teklen bidez ere orrialde-zenbakia sar dezakezu. ⏎ sakatzean, kurtsorea hautatutako orrialdera joango da.


Emaguzu laguntza!