LibreOffice 24.8 laguntza
Ur-markako testu bat txertatzen du uneko orrialdearen estiloaren atzeko planoan.
Ur-marka bat paperaren gainean ageri den irudi edo eredu bat da, argitasun-maila bat edo beste izan dezakeena argia zuzentzen zaionean. Ur-markak, jatorriz, zuzenean sortzen ziren papera fabrikatzean. Dokumentuak, dirua, zigiluak eta abar faltsutzea saihesteko egiten ziren.
Erabili ur-markak, LibreOffice Writer aplikazioan, dokumentu-orrietan ur-marka bat simulatzeko.
Bete behean adierazitako elkarrizketa-koadroaren ezarpenak.
Sartutako balioak uneko orrialde-estiloari aplikatzen zaizkio.
Sartu orrialdearen atzeko planoan ur-marka gisa bistaratuko den testua.
Hautatu letra-tipoa zerrendatik.
Ezin da hautatu letra-tipoaren tamaina edo estiloa ur-markaren testurako. Tamainaren eskala moldatu egingo da orrialdearen atzeko planoko lerro batean sar dadin.
Hautatu ur-markaren biraketa-angelua. Testua angelu horren arabera biratuko da, erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan.
Hautatu ur-markaren gardentasun-maila. Balioa % 0 bada, ur-marka opakua izango da, eta % 100 bada, erabat gardena (ikusezina) izango da.
Hautatu kolore bat goitibeherako koadrotik.
Erabilitako ur-marka dokumentuak sailkatzeko ezarpenekin txertatutakoa bada, haren edukiak eta ezarpenak editatu daitezke ur-markaren elkarrizketa-koadroa irekita.
menu-komandoarekin txertatutako testua bada, edo