Dokumentuan titulu-orrialdeak txertatzea

Txertatu titulu-orrialdeak zure dokumentuan.

Titulu-orrialdeak argitalpenaren informazioa ematen duten eta dokumentuaren hasieran kokatuta dauden orrialdeak dira. Argitalpenaren titulua, egilearen izena eta beste zenbait datu ematen ditu. Orrialde horiek dokumentu-gorputzeko orrialdeek duten diseinua ez den beste diseinu bat dute: zenbaitetan ez dute orrialde-zenbakitzetik, goiburuko eta orri-oin desberdina izan dezakete, edo beste marjina batzuk eta beste atzeko plano bat izan dezakete.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Titulu-orrialdea menua


Dokumentu mota askok, esaterako gutunek eta txostenek, dokumentuko gainerako orrialdeetatik desberdina den lehen orrialdea dute. Esaterako, gutun baten lehen orrialdeak goiburu desberdina izan ohi du, edo txosten baten lehen orrialdeak ez du goiburukorik eta orri-oinik, eta beste orrialdeek badute. Horrelakoak erraz sor daitezke LibreOffice Writer erabilita.

Orrialde-estiloetan orrialde-goiburukoa eta orri-oina, zenbakitzea, marjinak eta orientazioa eta antzeko propietateak sartzen dira. LibreOffice Writer aplikazioak uzten du titulu-orrialde zuri bat sartzen dokumentuko edozein puntutan, edo lehendik dagoen orrialde bati titulu-orrialdearen formatua ematen, bai orrialde-jauzi bat txertatuta eta ondoren nahi duzun orrialde-estiloa ezarrita, bai kurtsorearen kokalekuan orrialde-estiloa aldatuta.

Ohar-ikonoa

'Lehenetsia' orrialde-estiloa (edo beste edozein) zure dokumentuan erabiliz gero, nahi duzun goiburukoa edo orri-oina gehitu diezaiokezu lehen orrialdeari, Eduki bera lehen orrialdean aukera desaktibatuta Orrialde-estiloa elkarrizketa-koadroko goiburukoaren/orri-oinaren fitxan, eta ondoren goiburukoa edo orri-oina gehituta. Goiburuko edo orri-oin desberdina gehi dezakezu dokumentuko beste orrialdeetan.


Dokumentu bateko lehen orrialdea titulu-orrialde bihurtzeko

  1. Kokatu kurtsorea lehen orrialdean,

  2. Menu-barran, hautatu Formatua - Titulu-orrialdea....

  3. Hautatu Bihurtu uneko orrialdeak titulu-orrialde

  4. Hautatu titulu-orrialdearen estiloa Editatu orrialde-propietateak arean

Ohar-ikonoa

Modu lehenetsian, LibreOffice aplikazioak Lehen orrialdea orrialde-estiloa hautatzen du.


  1. Ezarri orrialde-zenbakitzea berrezartzeko aukerak.

  2. Sakatu Ados.

Horrek uneko orrialdeari Lehen orrialdea estiloa emango dio eta hurrengo orrialdeek Estilo lehenetsia estiloa izango dute

Titulu-orrialde bat dokumentuko edozein tokitan txertatzeko

Kokatu kurtsorea titulu-orrialde berria txertatu nahi duzun tokian.

  1. Menu-barran, hautatu Formatua - Titulu-orrialdea.

  2. Hautatu Txertatu titulu-orrialde berriak

  3. Ezarri gehituko den titulu-orrialdeen kopurua eta

  4. Ezarri titulu-orrialdearen kokapena biratze-koadroan bere orrialde-zenbakia ezarrita.

  5. Ezarri orrialde-zenbakitzea berrezartzeko aukerak.

  6. Sakatu Ados

Horrek orrialde-jauzi bat txertatuko du eta uneko orrialde-estiloa Lehen orrialdea estilora aldatuko du. Hurrengo orrialdeek Estilo lehenetsia orrialde-estiloa izango dute.

Titulu-orrialde bat ezabatzeko:

Ezin da titulu-orrialde bat ezabatu. Bere orrialde-estiloaren formatua aldatu behar duzu, Lehen orrialdea izatetik nahi duzun beste edozein orrialde-estiloa izan dezan.

  1. Kokatu kurtsorea estiloa aldatu nahi diozun orrialdean

  2. Alboko barrako panelean, hautatu Alboko barraren ezarpenak - Estiloak.

  3. Estiloak atalean, hautatu Orrialde-estiloak botoia.

  4. 'Estiloa' zerrendan, hautatu aplikatu nahi duzun orrialde-estiloa.

  5. Egin klik bikoitza aplikatu nahi duzun orrialde-estiloan.

Emaguzu laguntza!