Estilo-ikuskatzailea

Estilo-ikuskatzailea alboko barran dago. Kurtsorea kokatuta dagoen lekuko paragrafoak eta karaktereak aplikatuta dituzten estiloen atributu guztiak (paragrafoenak zein karaktereenak) erakusten ditu, bai eta formatu zuzenak ere. Xehetasun horiek erabilgarriak izan daiteke dokumentuko zenbait formatu okerrak edo inkoherenteak diruditenean zer gertatzen ari den jakiteko.

Zuzenean edo estiloen bidez formateatzea

Estilo bat formatu-atributuen multzo bat da, izen batekin (estilo-izena) elkartu eta identifikatu dena. Objektu bati estilo bat aplikatzen zaionean, objektuak estiloaren atributu multzoaren formatua hartuko du. Izaera bereko objektu anitzek estilo bera izan dezakete. Horren ondorioz, estiloaren formatu-atributuen multzoa aldatzen bada, estilo horri lotutako objektu guztiek modu berean aldatuko dituzte beren forma-atributuak. Erabili estiloak formatu uniformea emateko paragrafoei, gelaxkei edo beste edozein objekturi, eta dokumentuen formatua errazago maneiatzeko.

Estiloak erabiltzen ez direnean, eta formatu-atributuak zuzenean aplikatzen zaizkienean testu-zatiei, formatu zuzena deritzona (edo eskuzko formatua) erabiltzen da. Dokumentuan hautatutako areari soilik aplikatzen zaio formatua. Dokumentuak paragrafo, marko edo beste objektu anitz baditu, formatu zuzena objektu bakoitzari aplikatzen zaio. Formatu zuzena 'Formatua' menuan eta 'Formatua' tresna-barran dago erabilgarri.

Objektu bati aplikatutako formatu zuzeneko atributu batek indargabetu egiten du objektuak aplikatuta duen estiloaren pareko atributua.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki alboko barra, egin klik estilo-ikuskatzailearen ikonoan

Estilo-ikuskatzailea ikonoa

Estilo-ikuskatzailearen ikonoa alboko barran

Sakatu +Alt+5


Estilo-ikuskatzailearen panela

Propietateak

Paragrafo-estiloak: Kurtsorea dagoen tokiko testuak aplikatuta dituen paragrafo-estiloen zerrenda erakusten du, hierarkiari jarraiki, non estilo gurasoa edozein estilo haurren gainean dagoen.

Paragrafoen formatu zuzena: Kurtsorearen kokaguneko testuari zuzenean ezarri zaizkion paragrafo-propietateen zerrenda erakusten du.

Karaktere-estiloak: Kurtsorea dagoen tokiko testuak aplikatuta dituen karaktere-estiloen zerrenda erakusten du, hierarkiari jarraiki, non estilo gurasoa edozein estilo haurren gainean dagoen.

Karaktereen formatu zuzena: Kurtsorearen kokaguneko testuari zuzenean ezarri zaizkion karaktere-propietateen zerrenda erakusten du.

Balioak

Bistaratu propietateen balioak.

Erabilera

Erabili estilo-ikuskatzailea testu-dokumentuak izan ditzakeen formatu-arazoak azalerazteko.

Adibidez, paragrafoaren marjinak formatu zuzenera aldatzen badira erregelak erabiliz, paragrafo-estiloaren marjina-propietatea grisez agertuko da eta marjina-propietateak estilo-ikuskatzailearen 'Paragrafoen formatu zuzena' sekzioan bistaratuko dira.

Beste adibide bat: Enfasia karaktere-estiloak hitzak atzeko plano horiarekin nabarmentzen baditu, eta erabiltzaileak hura gainidazten badu atzeko plano zuria erabiliz, yellow atributua grisez agertuko da eta white atributua zerrendatuko da estilo-ikuskatzaileko 'Formatu zuzena' sekzioan. Estilo-ikuskatzaileak (normalean paragrafo-estilo lehenetsia den) estilo gurasotik aldentzen diren atributuak soilik erakusten ditu.

Estilo-ikuskatzailearen zenbait ezaugarri erabiltzaile aurreratuei soilik interesatuko zaizkie:

Emaguzu laguntza!