LibreOffice 25.2 laguntza
Ezkutatu eta erakutsi izenburuen azpiko eduki guztia, testua, irudiak, taulak, markoak, formak eta testu-koadroak barne.
Aukeratu eta hautatu Erakutsi eskema tolesteko botoiak kontrol-laukia.
Ireki nabigatzailea (F5) eta bistaratu Izenburuak sarrera. Igaroarazi sagua izenburu baten gainetik eta ireki laster-menua. Hautatu azpimenua.
Erabili eginbide hau zero ez den eskema-maila duten paragrafo guztien azpiko edukiak ezkutatu eta erakusteko. Gehienetan izenburuak dira. Dokumentu handietan, alde batetik bestera azkarrago joatea ahalbidetzen du, horrela errazago editatu eta irakurri ahal izateko.
Nabigatzaileko eskema tolesteko komando guztiak Izenburuak sarreren laster-menuan erakusten dira. Ireki izenburu baten laster-menua eta aukeratu .
Izenburuak ikonoa
Hautatutako izenburu eta haien azpizenburuen edukiak ezkutatzen ditu. Maila bereko eskema-izenburuak ez dira ezkutatuko. Nabigatzaileko 'Izenburuak' sarrera nagusian aplikatzen bada, dokumentuko izenburuak soilik bistaratuko dira.
Izenburuen eta azpizenburuen edukiak dokumentu-arean bistaratuko dira. Nabigatzailearen 'Izenburuak' sarrera nagusian aplikatzen bada, dokumentu osoa bistaratuko da.
Hautatutako elementuaren eskemaren tolestea txandakatzen du.
Sakatu ⌘Ctrl tekla eta kokatu sagua izenburu baten gainean. Ezkerreko marjinan gezi bat agertuko da gida modura.
Sagu-erakuslearen irudia esku-erakuslera aldatzen denean, honako komandoak erabili daitezke:
Egin klik hautatutako izenburutik hurrengo izenburura dagoen edukiaren tolestea txandakatzeko.
Egin eskuineko klik eduki guztia ezkutatu edo erakusteko hautatutako izenburutik (eta bere azpizenburu guztietatik) eskema-maila bereko hurrengo izenbururaino.
Kokatu sagua izenburu baten alboko ezkerreko marjinan. Gezi bat agertuko da edukia erakusten bada.
Beherako gezi batek adierazten du izenburua eta haren edukiak ikusgai egongo direla.
Ezkerrerako gezi batek adierazten du izenburuak ezkutuan dituela edukiak.
Open Document Format (.odt) formatuan gordetako dokumentuek, gordetako unean zuten eduki ezkutu eta agerikoen ezarpenak mantenduko dituzte.
Toleste-ezarpenek ez dute eraginik dokumentuaren edukietan.
Dokumentu osoa inprimatzeko edo esportatzeko, lehenago ezarri Zabaldu dena eskemaren tolestean.
Tolestutako eskema-edukiak ez dira inprimatuko edo esportatuko PDFra.