LibreOffice 24.8 laguntza
Zehaztu posta-konbinazioko dokumentuko helbide-bloke batean helbideen datu-eremuek duten kokalekua.
Hautatu helbide-eremu bat eta arrastatu eremua beste zerrenda batera.
Helbide-elementuak zerrendan hautatutako eremua beste zerrenda batean gehitzen du. Eremu bera behin baino gehiagotan gehi dezakezu.
Hautatutako eremua beste zerrenda batetik kentzen du.
Antolatu eremuak arrastatu eta jareginen bidez edo erabili gezi-botoiak.
Datu-baseko lehen erregistroaren aurrebista helbide-blokearen uneko diseinuarekin bistaratzen du.
Hautatu zerrendako elementu bat eta egin klik gezi-botoi batean sarrera lekuz aldatzeko.