Posta-konbinazioko morroia

Posta-konbinazioko morroia abiarazten du gutun-ereduak sortzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Posta-konbinazioko morroia

Sakatu Posta-konbinazioa barrako Posta-konbinazioa ikonoa:

Sakatu Taula-datuak barrako Posta-konbinazioa ikonoa:

Icon

Posta-konbinazioa


Posta-konbinazioko morroia abiarazi baino lehen, interesgarria litzateke posta-konbinazioa sortzeko prozesu osoa berrikustea:

Gutun-ereduak sortzea

Posta-konbinazioko morroia - Hautatu hasierako dokumentua

Zehaztu zein dokumentu erabiliko duzun posta-konbinazioko oinarri-dokumentua izateko.

Posta-konbinazioko morroia - Hautatu dokumentu mota

Zehaztu sortu nahi duzun posta-konbinazioko dokumentu mota.

Posta-konbinazioko morroia - Helbideak

Zehaztu posta-konbinazioko dokumentuaren hartzaileak, bai eta helbide-blokearen diseinua ere.

Posta-konbinazioko morroia - Sortu agurra

Zehaztu agurraren propietateak. Posta-konbinazioko datu-baseak generoari buruzko informazioa baldin badu, hartzailearen generoan oinarritutako agurrak zehaztu ditzakezu.

Posta-konbinazioko morroia - Doitu diseinua

Zehaztu helbide-blokeek eta agurrek dokumentuetan duten kokalekua.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Lehen urratsa: Posta-konbinazioko morroia - Hautatu hasierako dokumentua.

Emaguzu laguntza!