Sinadura-marra gehitzea testu-dokumentuei

LibreOffice Writerrek kutxa grafiko bat txerta dezake dokumentuan, dokumentuaren sinadura-marra irudikatzeko.

Sinadura-marraren kutxa

Sinadura-marrak honako elementuak bistaratzen ditu: marra horizontal bat, kokapen-marka bat, eta sinatzailearen izena, titulua eta posta elektronikoko helbidea.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Sinadura-marra...


Izena

Txertatu sinatzailearen izena. Izen hori sinadura-marraren kutxa grafikoan bistaratuko da.

Titulua

Txertatu sinatzailearen titulua. Titulu hori sinadura-marraren kutxa grafikoan bistaratuko da.

Posta elektronikoa

Txertatu sinatzailearen posta elektronikoko helbidea. Helbide hori sinadura-marraren kutxa grafikoan bistaratuko da, eta sinadura digitalean erabiliko da.

Sinatzaileak iruzkinak gehitu ditzake

Gaitu sinatzaileak iruzkinak txertatu ahal ditzan 'Sinatu sinadura-marra' elkarrizketa-koadroan, sinatzera doanean.

Erakutsi sinatze-data sinadura-marran

Markatu kontrol-lauki hau sinaduraren data bistaratzeko. Dokumentuari sinadura digitala gehitu zaioneko data izango da.

Sinatzailearentzako argibideak

Txertatu sinatzailearentzako argibideak. Argibide horiek 'Sinatu sinadura-marra' elkarrizketa-koadroan agertuko dira, sinatzerako unean.

Emaguzu laguntza!