LibreOffice 24.8 laguntza
Hautatutako paragrafoak edo errenkadak alfabetikoki edo zenbakiekin ordenatzen ditu. Ordenatzeko hiru gako definitu eta ordenatzeko gako alfanumerikoak edo zenbakizkoak konbina ditzakezu.
Ordenatze-irizpide gehigarriak zehazten ditu. Ordenatze-gakoak konbinatu ere egin daitezke.
Sartu ordenatzerako oinarri gisa erabili nahi duzun taula-zutabearen zenbakia.
Hautatu erabili nahi duzun ordenatze-aukera.
Ordenatu gorantz (esaterako, 1, 2, 3 edo a, b, c).
Ordenatu beherantz (esaterako, 9, 8, 7 edo z, x, y).
Taulako zutabeak uneko ordenatze-aukeren arabera ordenatzen ditu.
Taulako errenkadak edo hautapeneko paragrafoak uneko ordenatzeko aukeren arabera ordenatzen ditu.
Paragrafoak ez inprimatzeko paragrafo-marken bidez bereizten dira. Paragrafoak ordenatzean, tabuladoreak edo karaktereak zehaztu ditzakezu bereizle gisa.
Hautatutako paragrafoak tabuladore bidez berezitutako zerrendari badagozkio, hautatu aukera hau.
Hautatu bereizle gisa erabili nahi duzun karakterea hautatutako arean. Bereizlearen bidez, LibreOffice aplikazioak ordenatzeko gakoak hautatutako paragrafoan duen kokalekua zehaztu dezake.
Karaktere bereziak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor bereizle gisa erabili nahi duzun karakterea hauta dezakezu.
Hautatu ordenatzeko arauak zehazteko hizkuntza. Hizkuntza batzuek beste hizkuntza batzuetan ez dauden karaktere bereziak ordenatzen dituzte.
Letra maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu taula ordenatzean. Hizkuntza asiarrentzat erabilera berezia aplikatzen da.
Hizkuntza asiarrentzat, hautatu Maiuskulak/minuskulak maila anitzeko collatioa aplikatzeko. Maila anitzeko collation-en, sarreren maiuskula/minuskulei eta diakritikoei ez zaie jaramonik egiten, eta sarreren jatorrizko formak bakarrik konparatzen dira. Formak berdinak badira, formen diakritikoak konparatzen dira. Formak oraindik ere berdinak badira, formen maiuskulak eta minuskulak, karaktere-zabalera eta japonierako kana konparatzen dira.