LibreOffice 24.8 laguntza
Amaiera-oharren formatua zehazten du. Amaiera-oharren zenbakitze mota eta aplikatu beharreko estiloak dira aukera erabilgarriak.
Sartu dokumentuko lehen amaiera-oharraren zenbakia. Hori erabilgarria da amaiera-oharraren zenbakitzea dokumentu bat baino gehiago zabaltzea nahi baduzu.
Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi "re: " "re: 1" bistaratzeko.
Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi ")" "1)" bistaratzeko.
Dokumentuko amaiera-oharrek itxura uniformea izan dezaten, esleitu paragrafo-estilo bat amaiera-oharren testuari eta esleitu karaktere-estiloak amaiera-oharraren aingura-zenbakiari eta amaiera-oharren areako zenbakiari.
Hautatu amaiera-oharren testuaren paragrafo-estiloa. Estilo bereziak soilik hautatu daitezke.
Hautatu zein orrialde-estilo erabili nahi duzun amaiera-oharretarako.
Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun amaiera-oharren aingura gisa zure dokumentuaren testu-arean.
Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun amaiera-oharren zenbaki gisa amaiera-oharren arean.