Oin-oharren ezarpenak

Oin-oharren formatua zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Choose Tools - Footnote/Endnote Settings - Footnotes tab


note

Oin-oharren aukera gehigarriak ezartzeko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa, eta ondoren egin klik Oin-oharra fitxan.


Zenbakitze automatikoa

Zenbakitzea

Hautatu erabiliko den zenbakitze-eskema.

Hautapena

Deskribapena

1, 2, 3

Zenbaki arabiarrak

A, B, C

Alphabetical numbering with uppercase letters A–Z
After item 26, numbering continues AA, AB, AC, ...

a, b, c

Alphabetical numbering with lowercase letters a–z
After item 26, numbering continues aa, ab, ac, ...

I, II, III

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

A,... AA,... AAA,...

Alphabetical numbering with uppercase letters A–Z
After item 26, numbering continues AA, BB, CC, ...

a,... aa,... aaa,...

Alphabetical numbering with lowercase letters a–z
After item 26, numbering continues aa, bb, cc, ...


Zenbaketa

Hautatu oin-oharren zenbakitze-aukera.

Aukera

Esanahia

Orrialdeko

Oin-oharren zenbakitzea orrialde bakoitzaren goian berrabiarazten du. Aukera hori erabilgarri egongo da Kokalekua areako Orrialde-amaiera kontrol-laukia hautatuta badago.

Kapituluko

Oin-oharren zenbakitzea kapitulu bakoitzaren hasieran berrabiarazten du.

Dokumentuko

Dokumentuko oin-oharrak segidan zenbakitzen ditu.


Aurretik

Sartu oin-oharraren zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi "To " "To 1" bistaratzeko.

Ondoren

Sartu oin-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi ")" "1)" bistaratzeko.

tip

Oin-oharren zenbakiak oin-oharren arearen ezkerrean lerrokatzen dira modu lehenetsian. Eskuinean lerrokatutako zenbakiak nahi izanez gero, editatu Oin-oharra paragrafo-estiloa. Sakatu Estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta hautatu Oin-oharra paragrafo-estiloen zerrendan. Ireki menu lokala eskuineko klik eginda eta aukeratu Aldatu. Joan Koskak eta tartea fitxara eta ezarri koskari 0 balioa paragrafoaren aurretik eta ondoren, baita lehen lerroari ere. Tabuladoreak fitxan, sortu eskuineko tabuladore bat 12pt-tan eta ezkerreko tabuladore bat 14pt-tan. Ondoren, Oin-oharren/amaiera-oharren ezarpenak elkarrizketa-koadroan, sartu \t Aurretik and Ondoren edizio-koadroetan.


Hasi:

Sartu dokumentuko lehen oin-oharrarentzako zenbakia. Aukera hori erabilgarri egongo da "Dokumentuko" hautatu baduzu Zenbaketa koadroan.

Kokalekua

Orrialdearen amaiera

Oin-oharrak orrialdearen behealdean bistaratzen ditu.

Dokumentuaren amaiera

Oin-oharrak dokumentuaren amaieran bistaratzen ditu, amaiera-ohar gisa.

Estiloak

Dokumentuko oin-oharrek itxura uniformea izan dezaten, esleitu paragrafo-estilo bat oin-oharren testuari eta esleitu karaktere-estiloak oin-oharraren aingura-zenbakiari eta oin-oharren areako zenbakiari.

Paragrafoa

Hautatu oin-oharreko testuaren paragrafo-estiloa. Estilo bereziak soilik hautatu daitezke.

Orrialdea

Hautatu amaiera-oharretan erabili nahi duzun orrialde-estiloa.

Ohar-ikonoa

Aukera hori erabilgarri egongo da Kokalekua areako Dokumentuaren amaiera kontrol-laukia hautatuta badago.


Testu-area

Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun oin-oharren aingura gisa zure dokumentuaren testu-arean.

Oin-oharraren area

Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun oin-oharren zenbaki gisa oin-oharren arean.

Jarraipen-jakinarazpena

Oin-oharraren amaiera

Oin-oharrak hurrengo orrialdean jarraitzen duenean bistaratzea nahi duzun testua sartu, adibidez, "Jarraipena . orrialdean". LibreOffice Writerrek automatikoki txertatzen du hurrengo orrialdearen zenbakia.

Hurrengo orrialdean

Oin-oharrak jarraitzen duen orrialdean bistaratzea nahi duzun testua sartu, adibidez, " . orrialdeko jarraipena". LibreOffice Writerrek automatikoki txertatzen du aurreko orrialdearen zenbakia.

Emaguzu laguntza!