Zenbakitzea

Uneko dokumentuko kapitulu-zenbakitzearen zenbaki-formatua eta hierarkia zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea - Zenbakitzea fitxa


Maila

Egin klik aldatuko den eskema-mailan eta zehaztu maila horren zenbakitze-aukerak. Zenbakitze-aukerak maila guztiei, paragrafo-estiloari salbu, aplikatzeko, sakatu "1-10".

Zenbakitzea

Hautatu zein formatu izango duen hautatutako eskema-mailak.

Paragrafo-estiloa

Aukeratu hautatutako eskema-mailari esleituko zaion paragrafo-estiloa. "Bat ere ez" hautatzen bada, hautatutako eskema-maila ez da definituko.

Zenbakia

Aukeratu hautatutako eskema-mailari aplikatuko zaion zenbakitze-estiloa.

Hautapena

Deskribapena

1, 2, 3, ...

Zenbaki arabiarrak

A, B, C, ...

Letra maiuskulak

a, b, c, ...

Letra minuskulak

I, II, III, ...

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii, ...

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

A,... AA,... AAA,...

Zenbakitze alfabetikoa letra maiuskula berdin-berdinekin; letra kopuruak kapitulu-maila adierazten du. Adibidez, hirugarren mailako bigarren zenbakia "BBB" da.

a,... aa,... aaa,...

Zenbakitze alfabetikoa letra minuskula berdin-berdinekin; letra kopuruak kapitulu-maila adierazten du. Adibidez, bigarren mailako hirugarren zenbakia "cc" da.

Bat ere ez

Ez dago zenbakitze-ikurrik. Bereizlea eremuan definitutako karakterea edo ikurra bakarrik agertzen da zenbakitutako lerroaren hasieran.


Karaktere-estiloa

Hautatu zenbakitze-karakterearen karaktere-estiloa.

Erakutsi azpimailak

Hautatu kapitulu-zenbakitzean sartu beharreko kapitulu-mailen kopurua. Adibidez, hautatu "3" kapitulu-zenbakitzearen hiru maila bistaratzeko: 1.1.1

Bereizlea aurretik

Sartu kapitulu-zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua. Adibidez, idatzi "Chapter " "Chapter 1" bistaratzeko.

Bereizlea ondoren

Sartu kapitulu-zenbakiaren atzetik bistaratzea nahi duzun testua. Adibidez, idatzi puntua (.) eta 'kapitulua' "1. kapitulua" bistaratzeko.

Hasi:

Sartu kapitulu-zenbakitzea zein zenbakitan berrabiaraztea nahi duzun.

Emaguzu laguntza!