LibreOffice 7.3 laguntza
Hitz-zatiketa txertatzen du lerro baten amaieran sartzeko luzeegiak diren hitzetan. LibreOffice aplikazioak dokumentua arakatzen du eta hitz-zatiketak iradokitzen ditu, eta zuk onartu edo baztertu egin ditzakezu iradokizunok. Testua hautatzen bada, 'Hitz-zatiketa' elkarrizketa-koadroak hautatutako testuan soilik funtzionatuko du. Testurik hautatzen ez bada, 'Hitz-zatiketa' elkarrizketa-koadroak dokumentu osoan funtzionatuko du.
Uneko edo hautatutako paragrafoetan hitz-zatiketa automatikoki aplikatzeko, aukeratu Formatua - Paragrafoa, eta ondoren egin klik Testu-fluxua fitxan. Paragrafo-estilo bati ere aplikatu ahal diozu hitz-zatiketa automatikoa. Hitz-zatiketa automatikoa gaituta duen testuan, 'Hitz-zatiketa' elkarrizketa-koadroan ez du hitzik aurkituko zatitzeko.
LibreOffice aplikazioak marratxoa behar duen hitza aurkitzen duenean, hautatuta aukera hauetako bat:
Bistaratutako hitzaren hipenazioa onartzeko, egin klik Zatitu botoian.
Bistaratutako hitzaren zatiketa aldatzeko, egin klik hitzaren azpian dagoen ezker edo eskuineko gezian, eta ondoren egin klik Zatitu aukeran. Ezker eta eskuineko botoiak gaitzen dira hainbat zatitze-puntu dituzten hitzentzako.
Bistaratutako hitzaren hipenazioa ukatzeko, egin klik Saltatu botoian. Hitza ez da zatituko.
Hautapenaren edo dokumentuaren gainerako zatian hitz-zatiketa automatikoa aplikatzeko, sakatu Zatitu denak eta erantzun "Bai" hurrengo galderari.
Hitz-zatiketa amaitzeko, egin klik Itxi botoian. Aplikatutako hitz-zatiketa ez da leheneratuko. Editatu - Desegin erabil dezakezu hitz-zatiketa desegiteko.
Hitz-zatiketa automatikotik paragrafoak baztertzeko, hautatu paragrafoak, aukeratu Formatua - Paragrafoa, gero egin klik Testu-fluxua fitxan, eta ondoren garbitu Automatikoki kontrol-laukia Hitz-zatiketaren arean.
Hitz-zatiketaren elkarrizketa-koadroa desgaitzeko eta hitzak beti automatikoki zatitzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Idazteko laguntza eta hautatu Zatitu hitzak galdetu gabe kontrol-laukia.
Marratxo bat zuzenean dokumentuan sartzeko, sakatu marratxoa gehitu nahi diozun hitzean, eta ondoren sakatu ⌘Ctrl+minus ikurra (-).
Marratxo zatiezin (babestu) bat bat zuzenean dokumentuan sartzeko, sakatu marratxoa gehitu nahi diozun hitzean, eta ondoren sakatu Shift+⌘Ctrl+minus ikurra (-).
Marratxo bigunak ezkutatzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza eta garbitu Marratxo pertsonalizatuak kontrol-laukia.
Hautatutako hitzerako iradokitzen d(ir)en zatiketa(k) bistaratzen dira.
Ezarri marratxoaren kokapena. Aukera hori erabilgarri egongo da hitz-zatiketarako iradokizun bat baino gehiago bistaratzen bada.
Hitz-zatiketarako iradokizuna ez ikusten du eta zatituko den hurrengo hitza aurkitzen du.
Marratxoa adierazitako kokalekuan txertatzen du.
Bistaratutako hitzaren uneko zatiketa-puntua kentzen du.