LibreOffice 24.8 laguntza
Uneko taula bi taulatan zatitzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Komando hori atzitzeko, taulako gelaxka batean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu.
Jatorrizko taularen lehen errenkada bigarren taularen lehen errenkada modura sartzen du.
Goiburuko errenkada huts bat txertatzen du bigarren taulan, jatorrizko taularen lehen errenkadaren estiloa duena.
Errenkada huts gehigarri bat txertatzen du bigarren taulan.
Taula zatitzen du goiburuko errenkada kopiatu gabe.
Formulak dituen taula zatitzen baduzu, baliteke formulei eragitea.