Kargatu estiloak

Formatu-estiloak beste dokumentu edo txantiloi batetik uneko dokumentura inportatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Estiloak - Kargatu estiloak

Estiloak leihoan, egin klik Estiloen ekintzak ikonoan, Estiloak leihoko goian eskuinean, eta eutsi saguaren botoiari sakatuta. Aukeratu Kargatu estiloak azpimenuan.

Estiloak leihoa irekitzeko moduak:

  • Sakatu F11

  • Aukeratu Ikusi - Estiloak

  • Aukeratu Estiloak - Kudeatu estiloak


Kategoriak

Txantiloi-kategoria erabilgarriak zerrendatzen ditu. Egin klik kategoria batean haren edukia Txantiloiak zerrendan ikusteko.

Txantiloiak

Hautatutako kategoriarentzat erabilgarri dauden txantiloiak zerrendatzen ditu.

Testua

Hautatutako dokumentuko paragrafo- eta karaktere-estiloak uneko dokumentuan kargatzen ditu.

Markoa

Hautatutako dokumentuko marko-estiloak uneko dokumentuan kargatzen ditu.

Orrialdeak

Hautatutako dokumentuko orrialde-estiloak uneko dokumentuan kargatzen ditu.

Zenbakitzea

Hautatutako dokumentuko zenbakitze-estiloak uneko dokumentuan kargatzen ditu.

Gainidatzi

Uneko dokumentuan izen bera duten estiloak kargatzen ari zaren estiloekin ordezten ditu.

warning

Izen bera duten estiloak automatikoki gainidazten dira.


Fitxategitik

Lokalizatu kargatu nahi dituzun estiloak dituen fitxategia eta sakatu Ireki.

Emaguzu laguntza!