LibreOffice 7.6 laguntza
Uneko taulari formatuak automatikoki aplikatzen dizkio, letra-tipoa, itzaldura eta ertzak barne.
Egin klik taulako gelaxka batean edo hautatu formatua eman nahi diezun gelaxkak.
Aukeratu Taula - Autoformatu estiloak, eta egin klik aplikatu nahi duzun formatuan.
Sakatu Ados.
Taulentzat erabilgarri dauden formatu-estiloak zerrendatzen ditu. Egin klik aplikatu nahi duzun formatuan, eta ondoren egin klik Ados botoian.
Taula-estilo berria gehitzen dio zerrendari.
Eman formatua dokumentuko taula bati.
Hautatu taula, eta ondoren, aukeratu Taula - Autoformatu estiloak.
Sakatu Gehitu.
Gehitu autoformatua elkarrizketa-koadroan, sartu izen bat, eta ondoren sakatu Ados.
Hautatutako taula-estiloa ezabatzen du. Ezin da ezabatu 'Taula-estilo lehenetsia'.
Hautatutako taula-estiloaren izena aldatzen du. Ezin da aldatu 'Taula-estilo lehenetsia' estiloaren izena.
Hautatu zein formatu-atributu sartuko den hautatutako taula-estiloan.
Hautatutako taula-estiloan zenbakitze-formatuak sartzen ditu.
Hautatutako taula-estiloan letra-tipoen formatua sartzen du.
Hautatutako taula-estiloan lerrokatze-ezarpenak sartzen ditu.
Hautatutako taula-estiloan ertz-estiloak sartzen ditu.
Hautatutako taula-estiloan atzeko planoaren estiloak sartzen ditu.