LibreOffice 7.3 laguntza
Dokumentuari automatikoki ematen dio formatua idatzi ahala. Formatu-aukerak ezartzeko, aukeratu Aukerak fitxan. eta egin klik
Testu-dokumentuak eta ASCII testu-fitxategi soilak formateatzeko erabil daiteke autozuzenketa, baina ez eskuz formatua eman zaien karaktereak aldatzeko. Hitz-osatze automatikoa gertatzeko, hitz bat bigarren aldiz idatzi behar duzu dokumentu batean.
Autozuzenketako azken ekintza desegiteko, aukeratu Editatu - Desegin.
Formatua automatikoki aplikatzean, honako arauak aplikatzen dira:
Paragrafoa izenburu gisa formateatzen da baldintza hauek betetzen direnean:
paragrafoa letra maiuskulaz hasten da
paragrafoa ez da amaitzen puntuazio-markarekin
paragrafo hutsa paragrafoaren gainean eta azpian
Hiru marratxo (---), azpimarra (___) edo berdin ikur (===) edo gehiago sartzen badira segidan eta ondoren ⏎ tekla sakatzen bada, paragrafoa orrialdearen zabalera duen marra horizontalaren bidez ordeztuko da. Marra hori, berez, aurreko paragrafoaren beheko ertza da. Honako arauak aplikatzen dira:
Hiru marratxok (-) marra bakar bat sortzen dute (0,05 puntuko lodiera, 0,75 milimetroko distantziara).
Hiru azpimarrak (_) marra bat sortzen dute (1 puntuko lodiera, 0,75 milimetroko distantziara).
Hiru berdin ikurrek (=) marra bikoitza sortzen dute (1.10 puntuko lodiera, 0,75 milimetroko distantziara).