Manage Styles

Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela formatu-estiloak aplikatu, sortu, editatu, gehitu eta kentzeko. Estilo bat aplikatzeko, egin klik bikoitza sarrera batean.

Komando hau erabiltzeko...


'Estiloak' leihoa atrakatzeko, arrastatu titulu-barra laneko arearen ezkerrera edo eskuinera. Leihoa desatrakatzeko, egin klik bikoitza tresna-barrako leku libre batean.

Modu lehenetsian, 'Estiloak' panelak erabilgarri dauden estiloen aurrebista bistaratzen du. Aurrebistak desgaitu egin daitezke; horretarako, kendu marka estiloen zerrendaren azpian dagoen Erakutsi aurrebistak koadroari.

Estilo-kategoria

Paragrafo-estiloak ikonoa

Paragrafo-estiloak

Paragrafoen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili paragrafo-estiloak dokumentuko paragrafoei formatu bera aplikatzeko, esaterako, letra-tipoa, zenbakitzea eta diseinua.

Karaktere-estiloak ikonoa

Karaktere-estiloak

Karaktereen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili karaktere-estiloak letra-estiloak paragrafoan hautatutako testuari aplikatzeko.

Marko-estiloak ikonoa

Marko-estiloak

Markoen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili marko-estiloak markoen diseinuei eta kokalekuari formatua emateko.

Orrialde-estiloak ikonoa

Orrialde-estiloak

Orrialdeen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili orrialde-estiloak orrialde-diseinuak zehazteko, goiburukoen eta orri-oinen itxura barne.

Zerrenda-estiloak ikonoa

Zerrenda-estiloak

Zenbaki eta buletdun zerrenden formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili zerrenda-estiloak zenbaki- eta bulet-karaktereei formatua emateko eta koskak zehazteko.

Taula-estiloak ikonoa

Taula-estiloak

Taulen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili taula-estiloak taulei ertzak, atzeko planoak, letra-tipoak, lerrokatzea eta zenbaki-formatuak aplikatzeko.

Formatu interaktiboaren modua ikonoa

Formatu interaktiboaren modua

Hautatutako estiloa, dokumentuan hautatutako objektuari edo testuari aplikatzen dio. Egin klik ikono horretan, eta arrastatu hautapena dokumentuan, estiloa aplikatzeko. Modu horretatik irteteko, egin klik berriro ikonoan edo sakatu Esc.

Estilo berria hautapenetik ikonoa

Estiloen ekintzen menua

Komando gehiago dituen azpimenua irekitzen du.

Estilo berria hautapenetik

Uneko paragrafo, orrialde edo hautapenaren formatuan oinarritutako estiloa sortzen du.

Eguneratu hautatutako estiloa

Dokumentuaren barruan kurtsorea kokatuta dagoen testuari eskuz emandako formatu-atributuak, 'Estiloak' leihoan hautatuta dagoen estiloari gehituko zaizkio.

Kargatu estiloak txantiloitik

'Kargatu estiloak txantiloitik' elkarrizketa-koadroa irekitzen du estiloak beste dokumentu batetik inportatzeko.

Nola aplikatu karaktere-estilo bat hautatutako testu bati

  1. Hautatu testua.

  2. Egin klik bikoitza, 'Estiloak' leihoan, aplikatu nahi den karaktere-estiloan.

Nola aplikatu paragrafo-estilo bat

  1. Kokatu kurtsorea paragrafoan edo hautatu paragrafo anitz.

  2. Egin klik bikoitza, 'Estiloak' leihoan, aplikatu nahi den paragrafo-estiloan.

tip

You can assign shortcut keys to Styles from the Tools - Customize - Keyboard tab. Some shortcuts are predefined. (zero) applies the Body Text paragraph style. Heading 1 through Heading 5 paragraph styles can be applied by using the key and the heading number. For example applies the Heading 2 paragraph style.


tip

'Formatua (estiloak)' tresna-barrak estiloak aplikatu eta aldatzeko ikonoak ditu.


Emaguzu laguntza!