LibreOffice 24.8 laguntza
Definitu hemen baldintzapeko estiloetarako baldintzak.
Baldintzapeko estiloak testuinguruaren arabera propietate desberdinak dituzten paragrafo-estiloak dira. Definitutakoan, ezin dituzu baldintzapeko estiloen baldintzapeko propietateak aldatu.
LibreOffice aplikazioak honela aplikatzen ditu baldintzapeko estiloko paragrafo-propietateak (termino lodiak elkarrizketa-koadroetako eremuen izenburuak dira): Baldintzapeko estiloaren bidez formateatutako paragrafoa Aplikatutako estiloa estekatuta duen Testuinguruan baldin badago, baldintza horren Paragrafo-estiloa erabiliko da. Testuinguruari estekatutako estilorik ez badago, baldintzapeko estiloan definitutako atributuak aplikatzen dira. Ondorengo adibideak erakusten du lotura hori:
Ireki hutsik dagoen testu-dokumentu bat eta idatzi goiburukoa duen gutun komertzial labur bat (Formatua - Orrialde-estiloa).
Definitu paragrafo-estilo berri bat. Horretarako, aukeratu Berria aukera Estiloak leihoan, eta hautatu gutun komertzialean aplikatu nahi dituzun paragrafo-propietate guztiak Paragrafo-estiloa elkarrizketa-koadroan. Estilo horri jarri "Gutun komertziala" izena.
Ondoren, egin klik Baldintza fitxan eta hautatu Baldintzapeko estiloa eremua paragrafo-estilo berria baldintzapeko estilo gisa definitzeko.
Testuinguruan, hautatu goiburukoaren sarrera eta Paragrafo-estiloetan hautatu gutun komertzialeko goiburukoaren estiloa; adibidez, "Goiburukoa" paragrafo-estilo lehenetsia. Zure estiloa ere hauta dezakezu.
Testuinguruari paragrafo-estiloa aplikatzeko, egin klik bikoitza Paragrafo-estiloak zerrenda-koadroko hautatutako sarreran, edo erabili Aplikatu.
Egin klik Ados botoian paragrafo-estiloaren elkarrizketa-koadroa ixteko, eta, ondoren, eman formatua gutun komertzialeko paragrafo guztiei, goiburukoari barne, "Gutun komertziala" baldintzapeko paragrafo-estiloa aplikatuz. (Goiburukoan klik egitean, baliteke Estilo guztiak edo Estilo pertsonalizatuak bistaratu behar izatea estilo-zerrendan 'gutun komertziala' estilo berria erabiltzeko.)
Goiburuko testuak paragrafo-estiloan zehaztutako atributuak ditu; dokumentuko beste zatiek, berriz, baldintzapeko paragrafo estiloan definitutako atributuak dituzte.
The Body Text style was created as a conditional style. Therefore, any styles you derive from it can be used as conditional styles.
Testuinguruari aplikatutako paragrafo-estiloa beste formatu batzuetara (RTF, HTML, etab.) esportatzerakoan erabiltzen da.
Markatu lauki hori estilo berri bat baldintzapeko estilo gisa definitzeko.
Hemen LibreOffice aplikazioak aurredefinitutako testuinguruak ikusi daitezke, besteak beste 1 eta 10 arteko eskema-mailak, 1 eta 10 arteko zerrenda-mailak, taula-goiburukoa, taula-edukiak, sekzioa, ertza, oin-oharra, goiburukoa eta orri-oina.
Hemen testuinguru bati aplikatutako paragrafo-estilo guztien zerrenda ikusiko duzu.
Testuinguru bati esleitu diezazkiokezun paragrafo-estilo guztien zerrendan ikusten da zerrenda-koadro horretan.
Egin klik hemen hautatutako estiloari esleitutako uneko testuingurua kentzeko.
Sakatu Aplikatu hautatutako paragrafo-estiloa definitutako testuinguruari aplikatzeko.