Zutabea

Ezarri zutabeen altuera edo hautatu, txertatu eta ezabatu zutabeak.

Komando hau erabiltzeko...

Gelaxka baten laster-menuan, aukeratu Zutabea.


Zabalera...

Hautatutako zutabearen zabalera aldatzen du.

Zabalera optimoa

Zutabe-zabalerak automatikoki doitzen ditu gelaxken edukiarekin bat etortzeko. Zutabe baten zabalera aldatzeak ez dio eragiten gainerako zutabeen zabalerari. Taularen zabalerak ezin du orrialdearen zabalera gainditu.

Banatu zutabeak uniformeki

Hautatutako zutabeen zabalera doitzen du hautapeneko zutabe zabalenaren zabalerarekin bat etortzeko. Taularen guztizko zabalerak ezin du orrialdearen zabalera gainditu.

Hautatu

Kurtsorea duen zutabea hautatzen du. Aukera hori erabilgarri dago kurtsorea taulan badago.

Txertatu...

Taulan errenkada edo zutabea txertatzen du. Komando hori erabilgarri egongo da kurtsorea taulan dagoenean.

Ezabatu

Hautatutako zutabea taulatik ezabatzen du.

Emaguzu laguntza!