Taula

Zehaztu hautatutako taularen tamaina, kokalekua, tarteak eta lerrokapena.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Propietateak - Taula fitxa.


Propietateak

Izena

Sartu taularen barne-izena. Izen hori taula nabigatzailean azkar lokalizatzeko erabil dezakezu.

Zabalera

Sartu taularen zabalera. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Lerrokatu areako Automatikoa aukera hautatuta ez badago.

Erlatiboa

Taularen zabalera orrialde-zabaleraren ehuneko gisa bistaratzen du.

Lerrokatu

Ezarri hautatutako taularen lerrokatze-aukerak.

Automatikoa

Taula horizontalean zabaltzen du orrialdearen ezkerreko eta eskuineko marjinetara. Ezarpen hori gomendatzen da HTML dokumentuetako taulentzat.

Ezkerrean

Taularen ezkerreko ertza orrialdearen ezkerreko marjinan lerrokatzen du.

Ezkerreko marjina

Taularen ezkerreko ertza Tartea areako Ezkerrean koadroan zehaztutako koskan lerrokatzen du.

Eskuinean

Taularen eskuineko ertza orrialdearen eskuineko marjinan lerrokatzen du.

Erdian

Taula orrialdearen erdian horizontalean lerrokatzen du.

Eskuz

Tartea areako Ezkerrean eta Eskuinean koadroetan sartutako balioetan oinarritutako taula horizontalean lerrokatzen du. LibreOffice aplikazioak automatikoki kalkulatzen du taularen zabalera. Hautatu aukera hori zutabe-zabalera indibidualak zehaztu nahi badituzu.

Tartea

Ezkerrean

Sartu orrialdearen ezkerreko marjinaren eta taularen ertzaren artean utzi nahi duzun tartea. Aukera hori ez da egongo erabilgarri Automatikoa edo Ezkerrean aukera hautatuta badago Lerrokatu arean.

Eskuinean

Sartu orrialdearen eskuineko marjinaren eta taularen ertzaren artean utzi nahi duzun tartea. Aukera hori ez da egongo erabilgarri Automatikoa edo Eskuinean aukera hautatuta badago Lerrokatu arean.

Gainean

Sartu taularen goiko ertzaren eta taularen gaineko testuaren artean utzi nahi duzun tartea.

Azpian

Sartu taularen beheko ertzaren eta taularen azpiko testuaren artean utzi nahi duzun tartea.

Iradokizun-ikonoa

Dokumentu, goiburuko edo orri-oin baten hasieran dagoen taula baten aurretik paragrafo bat txertatzeko, kokatu kurtsorea lehen gelaxkako edozein edukiren aurrean, eta sakatu +⏎.


Propietateak

Testuaren noranzkoa

Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.

Emaguzu laguntza!