Taula-propietateak

Hautatutako taularen propietateak zehazten ditu, adibidez izena, lerrokatzea, tarteak, zutabe-zabalera, ertzak eta atzeko planoa.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Propietateak.

Taula barran (kurtsorea taulan dagoela), sakatu

Taula-propietateak ikonoa

Taula-propietateak


Taula

Zehaztu hautatutako taularen tamaina, kokalekua, tarteak eta lerrokapena.

Testu-fluxua

Ezarri taularen aurreko eta ondorengo testuaren testu-fluxuaren aukerak.

Zutabeak

Zehaztu zutabe-zabaleraren propietateak.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Atzeko planoa

Ezarri edo kendu atzeko planoaren kolorea edo irudia hautatutako gelaxka, errenkada edo taulan.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!