Objektua

Hautatutako objektuaren propietateak, adibidez tamaina eta izena, aldatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak.

Objektu-propietateak ikonoa

objektu-propietateak


Kokagunea eta tamaina

Hautatutako irudiak, markoak edo OLE objektuak orrialde batean duen tamaina eta kokagunea zehazten ditu.

Aukerak

Zehaztu hautatutako irudiaren, markoaren edo OLE objektuaren propietateak.

Egokitu

Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.

Hiperesteka

Zehaztu hautatutako grafiko, marko edo OLE objektuaren hiperestekaren propietateak.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Area (Background, Highlighting)

Ezarri hautatutako marrazki-objektuaren edo dokumentu-elementuaren betegarriaren aukerak.

Makroa

Irudi, marko edo OLE objektu batean klik egitean exekutatu beharreko makroa zehazten du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!