Aukerak

Zehaztu hautatutako irudiaren, markoaren edo OLE objektuaren propietateak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Irudia - Propietateak - Aukerak fitxa.

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Aukerak fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki hautatutako marko-estiloaren laster-menua, eta gero, hautatu Aldatu/Berria - Aukerak fitxa.

Aukeratu Txertatu - Markoa - Markoa - Aukerak fitxa.

Egin eskuineko klik hautatutako objektuan eta aukeratu Propietateak - Aukerak fitxa.


Erabilerraztasuna

Izena

Idatzi hautatutako elementuaren izena.

tip

Izen adierazgarria eman objektu, grafiko edo markoei, dokumentu luzeetan azkar bilatu ahal izateko.


Ordezko testua (irudiak eta OLE objektuak soilik)

Sartu hemen hautatutako objektuaren funtsezko xehetasunen deskribapen laburra, objektua ikusi ezin duen pertsonentzat. Testu hori teknologia lagungarriek soilik erabiliko dute.

Deskribapena

Sartu hemen objektuaren deskribapen luzeagoa, batez ere objektua konplexua bada edo Ordezko testua aukeraren bidez modu egokian deskribatua izateko xehetasun gehiegi badu. Erabili Deskribapena informazio gehiago gehitzeko Ordezko testua aukeran dagoen deskribapen laburrari. Testu hori teknologia lagungarriek soilik erabiliko dute.

note

Irudien kasuan, Ordezko testua eta Deskribapena etiketa egoki baten bidez esportatzen dira HTML eta PDF formatuetan (gogoratu Erabilerraztasun Unibertsala (PDF/UA) aukera gaitzea PDF esportazioan).


Sekuentziak (markoak soilik)

Aurreko esteka

Estekatutako sekuentzia batean, hautatutako markoaren aurretik datorren markoa bistaratzen du. Aurreko esteka gehitu edo aldatzeko, hautatu zerrendako izen bat. Markoak estekatu nahi badituzu, hautatuko markoak eta helburuko markoak hutsik egon behar dute.

Hurrengo esteka

Estekatutako sekuentzia batean, hautatutako markoaren ondoren datorren markoa bistaratzen du. Hurrengo esteka gehitu edo aldatzeko, hautatu izen bat zerrendan. Markoak estekatu nahi badira, helburuko markoak hutsik egon behar du.

Babestu

Hautatutako elementuarentzako babes-aukerak zehazten ditu.

Edukiak

Hautatutako elementuaren edukia aldaketarik ez egiteko babesten du.

Hala ere, elementuaren edukia kopiatu dezakezu.

Kokagunea

Hautatutako elementuaren kokalekua blokeatzen du uneko dokumentuan.

Tamaina

Hautatutako elementuaren tamaina blokeatzen du.

Edukien lerrokatzea (markoak soilik)

Lerrokatze bertikala

Markoaren edukiaren lerrokatzen bertikala zehazten du. Horrek testu-edukiari eragiten dio nagusiki, baina baita taulei eta testu-arean ainguratutako beste objektuei (karaktere moduan, karaktereari edo paragrafoari ainguratutakoei), esaterako markoei, grafikoei edo marrazkiei.

Propietateak

Hautatutako elementuarentzako inprimatze- eta testu-aukerak zehazten ditu.

Soilik irakurtzeko dokumentuan editagarria (markoak bakarrik)

Markoaren edukia irakurtzeko soilik den dokumentuan (idazketaren aurka babestuta) editatzeko aukera ematen dizu.

Inprimatu

Hautatutako elementua sartzen du dokumentua inprimatzean.

Testu-norabidea (markoak soilik)

Markoko testu-fluxuaren norabide hobetsia zehazten du. Orrialdean testu-fluxuaren ezarpen lehenetsiak erabiltzeko, hautatu Erabili goi-mailako objektu-ezarpenak zerrendan.

Testuaren noranzkoa.

Emaguzu laguntza!