Ingerada editorea

Hautatutako objektuaren ingerada aldatzen du. LibreOffice aplikazioak ingerada erabiltzen du objektuarentzako testu-egokitzearen aukerak zehazteko.

Ingeradaren aurrebista bistaratzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Egokitu - Editatu ingerada.


Aplikatu

Ingerada hautatutako objektuari aplikatzen dio.

Ikonoa

Aplikatu

Laneko area

Ingerada pertsonalizatua ezabatzen du. Egin klik hor, eta ondoren, aurrebista-arean.

Ikonoa

Laneko area

Hautatu

Hautapen modura joaten da, ingerada hautatu dezazun.

Ikonoa

Hautatu

Laukizuzena

Ingerada angeluzuzena marrazten du objektuaren aurrebistan arrastatzen duzun lekuan. Karratua marrazteko, mantendu sakatuta ⇧ tekla arrastatzen duzun bitartean.

Ikonoa

Laukizuzena

Elipsea

Ingerada obalatua marrazten du objektuaren aurrebistan arrastatzen duzun lekuan. Zirkulua marrazteko, mantendu sakatuta ⇧ tekla arrastatzen duzun bitartean.

Ikonoa

Elipsea

Poligonoa

Marra zuzenen segmentuen bidez osatutako ingerada itxia marrazten du. Klik egin poligonoa hastea nahi duzun lekuan eta arrastatu marra segmentua marrazteko. Marra segmentuaren amaiera definitzeko, egin klik berriro, eta jarraitu klik egiten poligonoaren gainerako marra segmentuak definitzeko. Egin klik bikoitza poligonoa marrazten amaitzeko. Poligonoa 45 graduko angeluetara mugatzeko, mantendu sakatuta ⇧ tekla klik egitean.

Ikonoa

Poligonoa

Editatu puntuak

Ingeradaren forma aldatzen uzten dizu. Egin klik hor eta arrastatu ingeradaren heldulekuak.

Ikonoa

Editatu puntuak

Lekuz aldatu puntuak

Ingeradaren heldulekuak arrastatzen uzten dizu ingeradaren forma aldatzeko.

Ikonoa

Lekuz aldatu puntuak

Txertatu puntuak

Arrastatu dezakezun heldulekua txertatzen du ingeradaren forma aldatzeko. Egin klik hor, eta ondoren, ingeradan.

Ikonoa

Txertatu puntuak

Ezabatu puntuak

Ingeradatik puntu bat kentzen du. Egin klik hor, eta ondoren, egin klik ezabatu nahi duzun puntuan.

Ikonoa

Ezabatu puntuak

Ingerada automatikoa

Edita dezakezun objektuaren inguruan ingerada marrazten du automatikoki.

Ikonoa

Ingerada automatikoa

Desegin

Azken ekintza alderantzikatzen du.

Ikonoa

Desegin

Berregin

Azken Desegin komandoaren ekintza alderantzikatzen du.

Ikonoa

Berregin

Tanta-kontagailua

Kolore bereko bit-maparen zatiak hautatzen ditu. Egin klik hor, eta ondoren, egin klik bit-mapako kolore batean. Hautatutako kolore-barrutia handitzeko, handitu balioa Perdoia koadroan.

Ikonoa

Tanta-kontagailua

Perdoia

Sartu tanta-kontagailuaren kolore-perdoia ehuneko gisa. Tanta-kontagailuak hautatzen duen kolore-barrutia handitzeko, sartu ehuneko handiagoa.

Emaguzu laguntza!