LibreOffice 25.2 laguntza
Hautatutako irudiaren tamaina, kokalekua eta beste propietate batzuk zehazten ditu.
Hautatutako irudiaren propietate batzuk aldatzeko, laster-teklak ere erabil ditzakezu.
Komando hau erabiltzeko...
Aukeratu Formatua - Irudia - Propietateak - Area fitxa.
Irudia barran (irudiak hautatuta daudenean), sakatu
Grafikoaren propietateetan
Irudia elkarrizketa-koadroak honako fitxak ditu:
Hautatutako irudiak, markoak edo OLE objektuak orrialde batean duen tamaina eta kokagunea zehazten ditu.
Zehaztu hautatutako irudiaren, markoaren edo OLE objektuaren propietateak.
Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.
Zehaztu hautatutako grafiko, marko edo OLE objektuaren hiperestekaren propietateak.
Zehaztu hautatutako irudirako iraultze- eta esteka-aukerak.
Hautatutako grafikoak mozten eta eskalan jartzen ditu. Grafikoa jatorrizko tamainara lehenera daiteke.
Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.
Ezarri hautatutako marrazki-objektuaren edo dokumentu-elementuaren betegarriaren aukerak.
Irudi, marko edo OLE objektu batean klik egitean exekutatu beharreko makroa zehazten du.
Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.
Emaguzu laguntza!