LibreOffice 24.8 laguntza
Oin-oharrak eta amaiera-oharrak non bistaratuko diren eta haien zenbakitze-formatua zehazten ditu.
Oin-oharrak sekzioaren amaieran gehitzen ditu. Sekzioak orrialde bat baino gehiago hartzen baditu, oin-oharrak oin-oharraren aingurak agertzen diren orrialdearen behean gehituko dira.
Oin-oharraren zenbakitzea zuk zehaztutako zenbakian berrabiarazten du.
Sartu oin-oharrari esleitu nahi diozun zenbakia.
Oin-oharrentzako zenbakitze-formatu pertsonalizatua zehazten du. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Hasi berriro zenbakitzea kontrol-laukia hautatuta badago.
Sartu oin-oharraren zenbakiaren aurrean bistaratzea nahi duzun testua.
Hautatu oin-oharren zenbakitze-eskema.
Sartu oin-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua.
Amaiera-oharrak sekzioaren amaieran gehitzen ditu.
Amaiera-oharren zenbakitzea zuk zehaztutako zenbakian berrabiarazten du.
Sartu amaiera-oharrari esleitu nahi diozun zenbakia.
Amaiera-oharren zenbakitze-formatu pertsonalizatua zehazten du. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Hasi berriro zenbakitzea kontrol-laukia hautatuta badago.
Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren aurrean bistaratzea nahi duzun testua.
Hautatu amaiera-oharren zenbakitze-eskema.
Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua.