LibreOffice 24.8 laguntza
Sekzioaren zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.
Sekzioek sartuta dauden orrialdearen testu-fluxuari jarraitzen diote.
Adibidez, bi zutabeko diseinua erabiltzen duen sekzioa txertatzen baduzu lau zutabeko diseinua erabiltzen duen orrialde-estiloan, bi zutabeko diseinua lau zutabeetako baten barruan habiaratuko da.
Sekzioak ere habiara ditzakezu, hau da, sekzio bat beste sekzio baten barruan txerta dezakezu.