Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Choose Format - Columns.

Choose Format - Title Page, select the page style, click Edit.

Aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Zutabeak fitxa.

Aukeratu Txertatu - Markoa - Markoa - Zutabeak fitxa.

Choose View - Styles - Page Styles - open context menu for selected page style - New/Edit Style - Columns tab.

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Zutabeak fitxa.

Aukeratu Txertatu - Sekzioa - Zutabeak fitxa.

Aukeratu Formatua - Sekzioa - Aukerak botoia - Zutabeak fitxa.

Fitxadun interfazetik:

Choose Layout - Page Columns - More Options - Columns tab.

On the Layout menu and the Layout tab, choose Page Columns.

Tresna-barretatik:

Icon Page Columns

Page Columns


Aurrez zehaztutako zutabe-diseinuak hautatu edo zuk sor ditzakezu. Orrialde-estilo bati diseinua aplikatzean, estilo hori erabiltzen duten orrialde guztiak eguneratzen dira. Era berean, marko-estilo bati zutabe-diseinua aplikatzen badiozu, estilo hori erabiltzen duten marko guztiak eguneratzen dira. Marko bakarraren zutabe-diseinua ere alda dezakezu.

Ezarpenak

Zutabeak

Idatzi orrialdean, markoan edo sekzioan eduki nahi duzun zutabe kopurua.

Hautapen-eremuak

Aurrez zehaztutako zutabe-diseinuetako bat ere hauta dezakezu.

Aholkuek hautapen aurredefinitu bakoitza deskribatzen dute.

Aplikatu honi:

Hautatu zutabe-diseinuari aplikatu nahi diozun elementua. Aukera hori erabilgarri egongo da elkarrizketa-koadro hau Formatua - Zutabeak aukeraren bidez ireki baduzu.

note

Hurrengo bi aukerak sekzioei formatua ematean soilik daude erabilgarri.


Banatu edukia zutabe guztietan uniformeki

Testua zutabe anitzeko sekziotan maila berean banatzen du.

Testuaren noranzkoa

Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Zutabe-diseinuaren aurrebistak zutabeak bakarrik erakusten ditu, eta haien inguruko orrialdea.

Zabalera eta tartea

Zabalera automatikoa

Zabalera bereko zutabeak sortzen ditu.

Zabalera automatikoa kontrol-laukia hautatuta ez badago, sartu zutabeen zabalera eta tartearen aukerak.

Zutabea

Zutabe-zenbakia, zabalera eta ondoko zutabeekiko duen distantzia bistaratzen da.

Ezker-gezia

Zutabe-bistaratzea ezkerrera zutabe bat eramaten du.

Ezkerreko gezia ikonoa

Ezker-gezia

Eskuin-gezia

Zutabe-bistaratzea eskuinera zutabe bat eramaten du.

Eskuineko gezia ikonoa

Eskuin-gezia

Zabalera

Sartu zutabearen zabalera.

Tartea

Sartu zutabeen artean utzi nahi duzun tartea.

Marra bereizlea

Area hori erabilgarri egongo da diseinuak zutabe bat baino gehiago baditu.

Estiloa

Hautatu zutabeen marra bereizlearen formatu-estiloa. Marra bereizlerik nahi ez baduzu, aukeratu "Bat ere ez".

Zabalera

Sartu marra bereizlearen zabalera.

Kolorea

Hautatu marra bereizlearen kolorea.

Altuera

Sartu marra bereizlearen luzera eta zutabe-arearen altueraren ehunekoa.

Kokalekua

Hautatu marra bereizlearen lerrokapen bertikala. Aukera hori erabilgarri egongo da marraren Altuera balioa % 100 baino txikiagoa bada.

Emaguzu laguntza!