LibreOffice 7.3 laguntza
Zehaztu uneko orrialde-estiloaren formatu-estiloak eta diseinua. Orrialde-marjinak, goiburukoak eta orri-oinak eta orrialdearen atzealdea ere zehaztu daiteke.
Orrialde bakarreko dokumentuen edo orrialde askoko dokumentuen orrialde-diseinua defini daiteke, baita zenbakitze- eta orrialde-formatua ere.
Ezarri hautatutako marrazki-objektuaren edo dokumentu-elementuaren betegarriaren aukerak.
Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Goiburukoa orrialdearen goiko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.
Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Orri-oina orrialdearen beheko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.
Oin-oharren diseinu-aukerak zehazten ditu, oin-oharra dokumentuaren gorputz nagusitik banatzen duen marra barne.
Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.
Testu-sareta bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari. Aukera hau erabilgarri dago soilik asiar hizkuntzen euskarria gaituta badago Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak atalean, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan.
Uneko fitxan aldatu diren balioak berrezartzen ditu elkarrizketa-koadroa ireki zenean zituzten balioetara. Aplikatu erabili bada, komando hori erabili ondoko aldaketak baztertuko dira.