LibreOffice 7.5 laguntza
Eskema-maila, zerrenda-estiloa eta lerro-zenbakitzea kentzen du paragrafotik edo paragrafo-estilotik. Zenbakitutako zerrenden eta lerro-zenbakitzeen hasierako zenbakia berrabiarazteko edo aldatzeko ere erabili daiteke.
Paragrafo-estilo bera darabilten paragrafoen zenbakitze-aukerak aldatzeko, aukeratu Paragrafo-estiloak ikonoan. Egin eskuineko klik zerrendako estiloan, aukeratu Aldatu eta egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.
eta egin klikHautatutako paragrafoen zenbakitze-aukerak aldatzeko, aukeratu eta egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.
Eskema-maila bat esleitzen die, 1etik 10era, hautatutako paragrafoei edo paragrafo-estiloei. Hautatu Testu-gorputza eskema-maila berrezartzeko.
Hautatu paragrafoari aplikatuko zaion zerrenda-estiloa. Estilo horiek Estiloak leihoan ere zerrendatzen dira (⌘+TF11) Zerrenda-estiloak ikonoan klik egiten bada.
Editatu hautatutako zerrenda-estiloaren propietateak. Propietate horiek zerrenda-estilo hori duten paragrafo guztiei aplikatuko zaizkie.
Botoi hau desgaituta dago kapitulu-zenbakitzea aplikatuta dagoenean. Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea eskemaren maila eta zenbakitze-formatua editatzeko.
Eskema-maila eta zerrenda-estiloa elkarrekiko independenteak dira. Erabili >Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea zenbakitze-formatu bat aplikatzeko dokumentu baten eskema-egituran izenburu gisa erabiltzen ari diren paragrafo-estiloei.
Sekzio hori uneko paragrafoaren propietateak editatzean soilik agertuko da. Horretarako, aukeratu Formatua - Paragrafoa.
Zenbakitzea uneko paragrafoan berrabiarazten du.
Hautatu kontrol-lauki hori eta sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia.
Sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia. Ondorengo paragrafoak elkarren segidan zenbakituko dira, hemen sartzen duzun zenbakitik hasita.
Zehaztu Lerro-zenbakitzearen aukerak. Lerro-zenbakiak dokumentuan gehitzeko, aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.
Uneko paragrafoa lerro-zenbakitzean sartzen du.
>enbakitzea uneko paragrafoan, edo sartzen duzun zenbakian, berrabiarazten du.
Sartu lerro-zenbakitzea berriro hasiko den zenbakia
Ondorengo botoiak paragrafo-estiloan soilik agertuko dira.