LibreOffice 24.8 laguntza
Paragrafoaren lehen letra letra maiuskula handiarekin formateatzen du, eta hainbat lerrotan zabaldu daiteke. Paragrafoak Lerroen koadroan zehaztu adina lerro zabaldu behar du gutxienez.
Letra maiuskulen ezarpenak aplikatzen dizkio hautatutako paragrafoari.
Paragrafoko lehen hitzaren lehen letra maiuskulaz bistaratzen du, eta gainerako letrak mota handi gisa.
Sartu maiuskula bihurtu beharreko karatereen kopurua.
Zehaztu letra maiuskula zenbat lerro zabaldu behar den behera paragrafoaren lehen lerrotik hasita. Paragrafo laburragoek ez dute hartuko letra maiuskularik. Hautapena 2-9 lerrotara mugatzen da.
Zehaztu letra maiuskulen eta paragrafoko gainerako testuaren artean utzi beharreko tartea.
Sartu paragrafoaren lehen letren ordez letra maiuskula gisa bistaratzea nahi duzun testua.
Hautatu letra kapitalei aplikatu nahi diezun formatu-estiloa. Uneko paragrafoko formatu-estiloa erabiltzeko, hautatu [Bat ere ez].