LibreOffice 7.3 laguntza
Zehaztu hitz-zatiketaren eta orrialdekatzearen aukerak.
Zehaztu testu-dokumenturako hitz-zatiketaren aukerak.
Marratxoak txertatzen ditu automatikoki paragrafoan behar diren lekuetan.
Sartu marratxoa txertatu aurretik lerro-amaieran utzi beharreko gutxieneko karaktere kopurua.
Sartu marratxoa txertatu ondoren lerro-hasieran utzi beharreko gutxieneko karaktere kopurua.
Sartu zatitu daitezkeen elkarren ondoko gehieneko lerro kopurua.
Zehaztu orrialde- edo zutabe-jauziaren aukerak.
Markatu kontrol-lauki hori eta hautatu erabili nahi duzun jauzi mota.
Hautatu txertatzea nahi duzun jauzi mota.
Hautatu jauzia txertatzea nahi duzun lekua.
Markatu kontrol-lauki hori eta hautatu jauziaren ondoren lehenengo orrialdean erabili nahi duzun orrialde-estiloa.
Hautatu jauziaren ondorengo lehenengo orrialdean erabili beharreko formatu-estiloa.
Sartu etenaren ondoren datorren lehen orrialdearen zenbakia. Uneko orrialde-zenbakitzearekin jarraitu nahi baduzu, utzi kontrol-laukia markatu gabe.
Hautatu orrialde-jauziaren aurretik eta ondoren agertzen diren paragrafoentzako testu-fluxuaren aukerak.
Paragrafo osoa hurrengo orrialdera edo zutabera eramaten du jauzia txertatutakoan.
Uneko paragrafoa eta hurrengo paragrafoa batera mantentzen ditu jauzi bat edo zutabe-jauzia txertatutakoan.
Orrialde-jauzia txertatu aurretik paragrafoan egon beharreko gutxieneko lerro kopurua zehazten du. Hautatu kontrol-lauki hau eta sartu kopuru bat Lerroak koadroan. Orrialde-amaierako lerro kopurua Lerroak koadroan zehaztutakoa baino txikiagoa bada, paragrafoa hurrengo orrialdera eramango da.
Orrialde-jauzia txertatu eta hurrengo orrialdeko paragrafoan egon beharreko gutxieneko lerro kopurua zehazten du. Hautatu kontrol-lauki hau eta sartu kopuru bat Lerroak koadroan. Orrialdearen goiko lerro kopurua Lerroak koadroan zehaztutakoa baino txikiagoa bada, jauziaren kokalekua doitu egingo da.