LibreOffice 24.8 laguntza
Aldatu uneko dokumentuaren datu-iturburuak. Txertatutako eremuen edukia behar bezala bistaratzeko, ordezko datu-baseak eremu-izen berdinak eduki behar ditu.
Adibidez, gutun-ereduan helbideen datu-baseko helbide-eremuak txertatu badituzu, datu-base hori helbideen beste datu-base batekin truka dezakezu beste helbide batzuk txertatzeko.
Elkarrizketa-koadro horretan datu-base bat alda dezakezu aldi bakoitzean.
Une honetan erabiltzen ari diren datu-baseak zerrendatzen dira. Uneko dokumentuak gutxienez zerrendako datu-base bakoitzeko datu-eremu bat dauka.
LibreOffice aplikazioan erregistratu diren datu-baseak zerrendatzen ditu.
Opens the Open dialog to select a database file (*.odb). The selected file is added to the Available Databases list.
Uneko datu-iturburua ordezten du Datu-base erabilgarriak zerrendak hautatu duzun datu-iturburuarekin.
Ziurtatu bi datu-baseen eremu-izenak eta motak bat datozela.
Egin klik dokumentuan, zeinen datu-iturburua aldatu nahi duzun.
Aukeratu
.Erabiltzen ari diren datu-baseak zerrendan, hautatu ordeztu nahi duzun datu-basearen taula.
Datu-base erabilgarriak zerrendan, hautatu ordezko datu-basearen taula.
Sakatu Definitu.