LibreOffice 7.6 laguntza
Hautatutako markoak eta objektuak teklatuaren bidez alda ditzakezu tamainaz eta lekuz.
Hautatutako marko edo objektu bat mugitzeko, sakatu gezi-tekla bat. Pixel batez mugitzeko, eutsi sakatuta ⌥Alt eta sakatu gezi-tekla bat.
Hautatutako marko edo objektu baten tamain aldatzeko, sakatu ⌘Ctrl+↹. Heldulekuetako batek kein bat egingo du, hautatuta dagoela adierazteko. Beste helduleku bat hautatzeko, sakatu ⌘Ctrl+Tab berriro. Sakatu gezi-tekla bat objektuaren tamaina saretaren unitate batez aldatzeko. Pixel batez tamaina aldatzeko, eutsi sakatuta ⌥Alt eta sakatu gezi-tekla bat.
Dokumentu-saretan zehazten du teklatuaren bitartez mugitutako objektu bat zein neurritan mugituko den. Dokumentu-saretaren propietateak aldatzeko, aukeratu LibreOffice - HobepspenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Sareta.