LibreOffice 25.2 laguntza
Testu eta objektuen zutabe bat baino gehiagoren diseinua sortzeko erabil dezakezun markoa txertatzen du.
Markoa marrazten du dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Egin klik ikonoaren ondoko gezian markorako zutabe kopurua hautatzeko.
Marko bat editatzeko, egin klik bere ertzean hura hautatzeko, eta ondoren aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak. Hautatutako markoaren tamaina aldatu edo mugitu dezakezu laster-tekla bereziak erabilita.
Markoak ezabatzeko, egin klik ezabatu nahi duzun markoaren ertzean eta sakatu Ezabatu tekla.
Gezi gorri txikiak ikusten badituzu markoko testuaren hasieran edo amaieran, erabili gezi-teklak gainerako testuan zehar korritzeko.
Markoa elkarrizketa-koadroko aurrebista-arean, markoa laukizuzen berdearen bidez irudikatzen da eta erreferentzi-area laukizuzen gorriaren bidez.
Efektuen aurrebista ere ikus dezakezu markoaren aingura "Karaktere gisa" jartzen duzunean. "Oinarri-lerroa" gorriz marraztuta dago, "Karakterea" letra-altuera da eta "lerroa" lerro-altuera da, markoa barne.