LibreOffice 24.8 laguntza
Erreferentzia bibliografikoa txertatzen du.
Datu-base bibliografikoko erreferentzia bat txertatzen du.
Erreferentzia uneko dokumentuan gordeta dauden erregistro bibliografikoetatik txertatzen du. Dokumentuan gordetako sarrerak lehentasuna du datu-base bibliografikoan gordetako sarrerarekiko.
Sarrera bibliografikoak dituen dokumentua gordetzean, dagozkion erregistroak automatikoki gordetzen dira dokumentuko ezkutuko eremuan.
Hautatu txertatu nahi duzun erregistro bibliografikoaren izen laburra.
Erabilgarri badaude, egilea eta hautatutako izen laburraren titulu osoa bistaratzen dira area honetan.
Erreferentzia bibliografikoa txertatzen du dokumentuan. Erregistro berria sortu baduzu, sarrera gisa ere sartu behar duzu, bestela, erregistroa galdu egingo da dokumentua ixtean.
Elkarrizketa-koadroa ixten du.
Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor erregistro bibliografiko berria sor dezakezu. Erregistro hori dokumentuan bakarrik gordetzen da. Erregistroa datu-base bibliografikoan sartzeko, aukeratu Tresnak - Datu-base bibliografikoa.
Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor hautatutako erregistro bibliografikoa edita dezakezu.