LibreOffice 7.4 laguntza
Zehaztu objektu-taula bateko sarreren formatua.
Objektuen taulek indize-maila bakarra dute.
Egitura lerroak aurkibidearen kodea bistaratzen du hautatutako izenburu-mailarentzat. Izenburu-mailaren itxura aldatzeko, kodeak edo testua sar ditzakezu lerro honetako koadro hutsetan. Koadro huts batean edo kode batean ere egin dezakezu klik, eta ondoren, sakatu kode-botoia.
Kode bat Egitura lerrotik ezabatzeko, egin klik kodean eta sakatu Ezabatu tekla.
Egitura lerroko kode bat ordezteko, egin klik kodean eta ondoren, sakatu kode-botoia.
Egitura lerroko kode bat ordezteko, egin klik kodean eta ondoren, sakatu kode-botoia.
Tabulazioa txertatzen du. Tabulazioei gida-puntuak gehitzeko, hautatu karaktere bat Betetzeko karakterea koadroan. Tabulazioaren kokalekua aldatzeko, sartu balio bat Tabulazioen kokalekua koadroan edo hautatu Lerrokatu eskuinean kontrol-laukia.
Kapitulu-informazioa txertatzen du, esaterako kapituluaren izenburua eta zenbakia. Hautatu, Kapitulu-sarrera koadroan, bistaratu nahi duzun informazioa.
Hautatu indize-sarrerara gehitu nahi duzun kapitulu-informazioa.
Sartu zein hierarkia-mailarainoko objektuak (beherantz) erakutsiko diren sortutako indizean.
Zehaztu Egitura lerroan hautatutako zatiarentzako formatu-estiloa.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako karaktere-estiloa edita dezakezu.
Hautatu erabili nahi duzun tabulazioa.
Sartu orrialdeko ezkerreko marjinaren eta tabulazioaren artean utzi beharreko distantzia.
Tabulazioa orrialdearen eskuineko marjinan lerrokatzen du.
'Egitura' lerroko E# botoia sakatzen denean soilik ikusten da. Hautatu, kapitulu-zenbakia bereizlerik gabe edo bereizlearekin erakusteko.
Sartu zein hierarkia-mailarainoko objektuak (beherantz) erakutsiko diren sortutako indizean.
Estiloak fitxan hautatutako paragrafo-estiloan zehaztutako "koskatu ezkerretik" balioaren arabera kokatzen du tabulazioa. Bestela, tabulazioa testuaren ezkerreko marjinaren arabera kokatzen da.