Indizea
Ondorengo aukerak erabilgarri egongo dira Erabiltzaileak definitua indize mota gisa hautatzen baduzu.
Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (hautatutako mota erabiltzaileak zehaztua denean)
Erabiltzaileak definitutako indizeak Mota koadroan aurkituko dituzu indize-sarrera bat dokumentuan txertatzean.
Mota eta titulua
Zehaztu indizearen mota eta titulua.
Mota
Hautatu txertatu edo editatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan dauden aukerak hautatutako indize motaren araberakoak dira. Kurtsoare indize batean badago Txertatu - Aurkibideak eta indizea - Aurkibideak, indizea edo bibliografia aukeratzen denean, indize hori editatu ahal izango da.
Titulua
Sartu hautatutako indizearen titulua.
Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko
Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.
Sortu indizea edo aurkibidea
Honetarako
Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.
Sortu hemendik
Estiloak
Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroan zehaztutako paragrafo-estiloak indize-sarrera gisa gehitzen ditu. Indizean sartu nahi dituzun paragrafo-estiloak hautatzeko, egin klik koadro honen eskuinean dagoen Esleitu estiloak (...) botoian.
Esleitu estiloak
Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, indizean sartuko diren paragrafo-estiloak hautatu ditzazun. Aukeratu estiloa indizean zein goiburu-mailatan sartuko den.
Indize-markak
Txertatu - Indizeak eta taulak - Sarrerak aukeraren bidez txertatutako indize-sarrerak indizean gehitzen ditu.
Taulak
Taulak indizean sartzen ditu.
Grafikoak
Grafikoak indizean sartzen ditu.
Markoak
Markoak sartzen ditu indizean.
OLE objektuak
OLE objektuak indizean sartzen ditu.
Erabili jatorrizko kapituluaren maila
Taul, grafiko, marko eta OLE objektuen indize-sarrerak koskatzen ditu kapitulu-izenburuen hierarkian duten kokalekuaren arabera.
Indize-sarrerak definitzea