LibreOffice 24.8 laguntza
Indizea edo aurkibidea txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Indizea edo aurkibidea editatzeko, kokatu kurtsorea indizean edo aurkibidean eta aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia.
Indize edo taularen aurrebista ere ikus dezakezu elkarrizketa-koadro honetan.
Hautatzen duzun indize eta taula motaren arabera, fitxa hauek agertuko dira.
Erabili fitxa hau indize edo aurkibidearen zutabe-diseinua zehazteko. Lehenespenez, indize-tituluak zutabe bakarra dauka eta orrialdearen ezkerreko marjinetik zabaltzen da.